Kartela

  • Udalak aurreko urteetako zenbatekoa mantendu eta 200.000 euro bideratukoUdalak aurreko urteetako zenbatekoa mantendu eta 200.000 euro bideratukoditu aukeratzen diren proiektuak egiteko. Prozesua bi fasetan gauzatuko da:proiektuak aurkeztea (1. fasea) eta aukeratutako proiektuak lehenestea (2.fasea).

  • Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.Epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik eta aurrez aurre edota on linebidez parte hartzeko aukera izango da, www.elgoibar.eus web orrialdearen,sare sozialen edota QR kode baten bitartez.

  • Eskuorria (PDF)

 

 

Hirugarren urtez jarraian, Elgoibarko Udalak prozesu parte-hartzaile berri bati ekingo dio, elgoibartarrek hitza eta presentzia izan dezaten 2021eko udal aurrekontuetan. Udalak, herritarren inplikazioa bilatu nahi du, udal kudeaketan ahotsa izan dezaten eta beraien lehentasunak errealitate bihurtu daitezen.

Zentzu honetan, Udalak partaidetza bidezko prozesu berri bat jarriko du abian bihar, azaroak 13, hurrengo ekitaldiko udal-kontuak osatzeko. “Aurten, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, 2021eko aurrekontuak murriztu egin dira, eta, horregatik, inoiz baino gehiago, Elgoibarko Udalak herritarren lehentasunak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu”, adierazi du Ane Beitia alkateak. Bolatokiko parkearen eta Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanazioak, Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen pasealekuko hobekuntzak, Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta aldatzea edo “Karakoleko” zubia konpontzea, besteak beste, modu parte-hartzailean abiarazitako proiektuak direla gogorarazi du Beitiak.

Dagoeneko hirugarren urtea da horrelako prozesu bat abian jartzen dela, eta etengabe hobetzeko eta prozesua udalerriko txoko guztietara iristen eta txoko guztietan islatzen laguntzeko, proposamenak 3 jarduera-arlotan biltzea da aurtengo asmoa:

  1. Udalerri osoan eragina duten obrekin lotutako proposamenak.

  2. Euskararekin, kulturarekin, haurrekin, gazteekin, kirolarekin, berdintasunarekin, gizarte-zerbitzuekin, sustapen ekonomikoarekin, enpleguarekin, ingurumenarekin edo segurtasunarekin lotutako proposamenak.

  3. Urrunen dauden auzoei, baserri auzoei loturiko proposamenak.

Ohikoa den moduan, prozesua bi fasetan gauzatuko da: proiektuak aurkeztea (1. fasea) eta aukeratutako proiektuak lehenestea (2. fasea). Udalak, aurreko urteetako zenbatekoa mantendu eta 200.000 euro bideratuko ditu aukeratzen diren proiektuak egiteko.

Lehenengo fase honetan aurkezten diren proposamenek iragazki tekniko bat gainditu beharko dute bigarren fasera igarotzeko. Beste batzuen artean honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Udal eskumenekoak diren proposamenak izan beharko dira.

  • Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta ekonomikoki eta finantzarioki jasangarriak.

  • Interes orokorra eta guztion ongizatea lehenesten dutenak.

  • Zerbitzu-proposamenen kasuan, 40.000 eurotik (+BEZ) eta 15.000 eurotik (+BEZ) gorako kostua ez duten obrak.

Proposamenak aurkezteko epea amaitutakoan, udal-zerbitzuek proposamen horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute. Baserri auzoekin lotutako proiektuak, txikiagoak badira ere, ez dira lehentasun-fasera igaroko, eta prozesuaren kontura gauzatuko dira.

Gainerako proposamenekin, 2 zerrenda egingo dira, bata, obra orokorrekin lotutakoa, eta bestea, kirolarekin, gazteriarekin, kulturarekin, hezkuntzarekin edo berdintasunarekin lotutako jarduera eta zerbitzuei buruzkoa. Elgoibarko Udalak proiektuen behin betiko zerrenda jakinaraziko du, eta bigarren fasean, herritarrek proiektuak lehenetsiko dituzte.

Parte hartzeko metodoak eta datak

Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu dezake. Parte hartzeko bideei dagokienez, hurrengoak azpimarratu behar dira:

  • Aurrez aurre: formulario bat bete eta hurrengo lekuetan utziz:

    • Azoka Plazan jarritako hautestontzian.

Parte hartzeko epea azaroaren 13tik 29ra egongo da zabalik (biak barne).