Elgoibarko Udalak jakinarazten du ostalaritzari zuzendutako “On egin” bonoak agortu egin direla. Bestalde, urriaren 19an salgai jarriko dira saldu gabeko “Bizi-bizixa” 850 bonu. Hauek agortu arte egongo dira eskuragarri udalaren web orrian, 17:00etatik aurrera. Okasio honetan, orain arte erosi ez dutenek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte.

Gogorarazi behar da “Bizi bizixa” bonuak merkataritza eta zerbitzuei zuzenduta daudela eta 50 eurokoak direla; Udalak 20 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 30 euro.