2019ko 25A ekitaldia

• Bildumak, “INDARKERIA MATXISTA: ZUTIK EMAKUMEOK!” izenekoak, munduko hainbat tokitan indarkeria matxistari aurre egiten dieten emakumeen erresintentziak erakutsiko ditu denden erakusleihoetan ikusgai egongo diren argazkien bidez.
• Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egongo da ikusgai. Ekimenarekin bat egin nahi duten saltokiak Berdintasun Sailarekin jarri beharko dira harremanetan, honako kontaktu hauetakoren baten bidez, urriaren 30a baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 10 50 (Luzapena: 306)

Beste urte batez, Elgoibarrek bat egingo du Nazio Batuek azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko egindako deialdiarekin. Emakumeen eskubideak bermatzeko eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko konpromisoa sendotze aldera, Udaleko Berdintasun Saila duela zenbait aste hasi zen jarduera-programa bat antolatzen.

 

Ekimenetako bat udalerrian argazki erakusketa bat antolatzea izango da. Horretarako, erakusketa ohiko aretoetan egin ordez, Udalak herriko denda guztiak gonbidatu nahi ditu munduko hainbat lekutan indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen erresistentziak erakusleihoen bidez erakustera. Bilduma hau elkarte, erakunde zein talde anitzek erraztutako argazkiez osatuko da, Ecuador Etxearen partaidetza bereziarekin.

Erakusketa ibiltari honen izenburua INDARKERIA MATXISTA: “ZUTIK EMAKUMEOK!” izango da, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra egongo da ikusgai.

Udalak herriko denda guztiei dei egiten die baterako ekimen honetan parte har dezaten. Helburua da emakumeen aurkako indarkeria gaitzestea eta haren biktimei laguntzea. Saltokietako jabeek erakusleihoetan tarte txiki bat utzi beharko dute bi astez jarraian argazki pare bat jartzeko.

Horretarako, parte hartu nahi duten establezimenduek Berdintasun Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, honako kontaktu hauetakoren baten bidez, urriaren 30a baino lehen:

  • Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Telefonoa: 943 74 10 50 (Luzapena: 306)