Ariana Nogales

Elgoibarko Udalak Ezohiko Udalbatzarra egin zuen atzo Ariana Nogalesek PSE-EE  taldearen zinegotzi berriaren kargua har zezan, Fernando Suarezen ordez. Zinegotzi sozialistak azken bost legegintzaldietan izan du kargua Elgoibarko Udalean.

Ariana Nogales bigarrena izan zen PSE-EEren hauteskunde-zerrendan, 2019ko udal-hauteskundeetan. Bere gain hartuko ditu Suarezek orain arte udalean zituen erantzukizun guztiak. Nogales Elgoibarren jaio zen duela 26 urte. Prestakuntza akademikoari dagokionez, lan-harremanen eta giza baliabideen unibertsitate-gradua du. Halaber, Master bat ere badu lan-zuzenbideko aholkularitzan oinarritua. Hiru urte daramatza hainbat enpresatan giza baliabideetako teknikari lanetan. Zaletasunen artean, bidaiatzea, korrika egitea eta irakurketa nabarmentzen dira.