ikusikizunak

COVIDak eragindako egoeraren ondorioz, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, udaberrian eta udazkenean antolatzen duen Kiribilduz egitasmoa bertan behera geratu zen, horregatik, ez da Kiribil saiorik izan Maalako parkean. Ludotekak ere ateak ireki dituen arren, aire libreko ekintzak antolatzearen apustua egin du.

Hori dela eta, Elgoibarko Udalak, Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak indarrak batu, eta herrian euskararen transmisioa eta euskal kultura sustatzeko beste aukera batzuk aztertu dituzte. Gainera, umeak, konfinamenduaren ondorioak bizitzen ari dira, eta irrikitan daude berriro ere kale-ekintzekin gozatzeko. Horregatik, lehen ikuskizuna, urriaren 16an izango dena, kalean izango da, espazio irekian, eta beharrezko covid neurriak hartuko dira.

Eta gainera, ez da ikuskizun bakarra izango, bi izango dira, lehenengoa, 17:30ean, HH3-HH5 bitartekoentzat, eta bigarrena, 18:30ean, LH1-LH6 bitartekoentzat.