gurasoen formakuntzaren iragartzeko Kartela

  • “Seme-alaben adimen emozionala” (urriak 1, 8, 15 eta 22), “Mugak jarri ezinik”: (urriak 21) eta “Komunikazio ez bortitza” (azaroak19)
  • Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena honako estekan: https://labur.eus/yqJKO (euskaraz) / https://labur.eus/8Q6X3 (elebidun). Saio guztietan zaintza zerbitzua eskainiko da eta kasu honetan ere beharrezkoa izango da izena ematea.

Aurreko jardunaldietan izandako arrakasta dela eta, urrian eta azaroan Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren bitartez eta Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan martxan jarritako “Guraso formakuntza” proiektuaren hitzorduei jarraipena emango zaie.

Gauzak horrela, hona hemen hurrengo hitzorduak:

  • Seme-alaben adimen emozionala: Ixone Akarregiren eskutik, urriaren 1ean eta 8an (HH eta LH), arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz). Baita urriaren 15ean eta 22an (DBH), arratsaldeko 15:30etan (gazteleraz) eta 18:00etan (euskaraz).

  • Mugak jarri ezinik: urriaren 21ean, arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz), Izar Arregiren eskutik. (2 urte bitartekoak)

  • Komunikazio ez bortitza: azaroaren 19an, Nerea Mendizabalen eskutik. (HH eta LH). Hizkuntzaren araberako taldeak sortuko lirateke izen ematearen arabera.

Leku-kopurua errespetatzeko xedez, parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena honako estekan:

Aipatzekoa da ere, sesio guztietan zaintza zerbitzua eskainiko dela jarduna egiten den eraikinean bertan. Kasu honetan ere beharrezkoa izango da izena ematea, horren arabera egiten baita aurreikuspena.