Elgoibarko Udaleko EAJ-PNVren udal taldeko bost pertsona berrogeialdian daude beren etxeetan joan den igandetik, udal taldean PCR positibo bat detektatu ondoren. Udaleko beste lau langile ere konfinatuta daude, eta horietako bi PCR emaitzen zain daude.

Zuhurtasunagatik eta erantzukizunagatik, pertsona guztiak dagokien protokoloa betetzen ari dira, Osakidetzarekin eta Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin koordinatuta. Bien bitartean, etxetik jarraituko dute lanean.