bonoak

  • Urriaren 7tik aurrera merkataritzako 3.500 bono eta ostalaritzako beste 3.250 jarriko dira salmentan. Bonoak eskuratu nahi dutenek telematikoki edota eta aurrez aurre egin ahal izango dute.
  • Udalak 83.000 euro bideratuko ditu. Herritarrentzako merkataritzako “Elgoibar Bizi-bizixaren” hirugarren kanpaina da eta ostalaritzako “On egin” bonoen bigarrena. Urte honetan zehar Elgoibarko Udalak guztira 200.000 euro bideratu ditu hiru kanpaina hauek martxan jartzeko.
  • Elgoibar On egin bonoak (PDF)
  • Elgoibar Bizi-bizixa bonoak (PDF)
  • Denden zerrenda (PDF)
  • Tabernen zerrenda (PDF)
  • Online salmenta

Aurreko edizioetan izandako arrakasta kontuan hartuta eta herriko merkataritza dinamizatu eta ostalaritza suspertzen jarraitzeko xedez, Elgoibarko Udalak “Elgoibar Bizi-bizixa” (merkataritza eta zerbitzuei zuzenduta) eta “On egin” (ostalaritzari zuzenduta) bonoen kanpaina berria jarri du martxan. Herritarrentzako merkataritza bonoen hirugarren kanpaina eta ostalaritza bonoen bigarren kanpaina da hauxe. Kasu honetan 83.000 euro bideratuko ditu urriaren 7an abiaraziko diren bi ekimen hauetara. Merkataritza eta zerbitzuetarako 3.500 bono ipiniko dira salgai eta ostalaritzarako beste 3.250.

Elgoibarko establezimendu txikietan koronabirusak sortu duen egoera konplexua dela eta, Udaletik tokiko sektorea suspertzen laguntzeko irtenbideak bilatzen jarraitzen dugu. Tokiko kontsumoa bultzatzen eta Elgoibarko familien ekonomia arintzen jarraitu nahi dugu. Hortaz, bonoen aurreko edizioetako arrakasta ikusita, kanpaina berri hauek abiaraztea erabaki dugu” adierazi du Ane Beitia alkateak. Izan ere, urte honetan zehar Elgoibarko Udalak guztira 200.000 euro bideratu ditu hiru kanpaina hauetara. Zehazki, maiatzan egindako lehenengo kanpaina gauzatzeko 60.000 euro inbertitu zituen, ekainean egindako bigarrenerako 57.000 eta urriaren 7an hasiko den hirugarren honetarako, beste 83.000 euro.

Non eta nola erosi bonoak

Alde batetik Bizi bizixa bonuak50 eurokoak izango dira; Udalak 20 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 30 euro. Pertsona bakoitzak 2 bonu erosi ahal izango ditu. On eginen kasuan, aldiz, bonuak 8 eurokoak izango dira; Udalak 4 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 4 euro. Pertsona bakoitzak 10 bonu erosi ahal izango ditu. Bonuak erosi nahi dituztenek bi eratara egin ahal izango dute:

  • Erosketa telematikoa. Bonuak era telematikoan erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera, urriaren 7tik 15era, biak barne, udaleko web orrian

  • Aurrez aurreko erosketa. Pertsona bakoitzak 5 NAN edo AIZ ekarri ahal izango ditu (agiriak jatorrizkoak izan beharko dira, edo fotokopiak edo aurretik eta atzetik agiriei egindako argazkiak). Aurrez aurreko erosketa Santa Ana kalea 2an dagoen HAZen bulegoan egingo da urriaren 7tik 13ra, biak barne. Jendearen etorrera aurretiazko hitzorduaren bidez kontrolatuko da. Horretarako erostera joango den pertsonaren izen-abizenak eta NANa bidaliko dira whatsapp bidez. Hitzorduak urriaren 5ean eta 6an eskatuko dira, goizeko 8etatik 10etara, Udalaren webgunean eta sare sozialetan iragarriko den telefono zenbakira deituta. Urriaren 5ean, urriaren 7 eta 8ko hitzorduak emango dira; eta urriaren 6an, berriz, urriaren 9 eta 13ko hitzorduak

Jarduera ekonomiko, taberna eta jatetxeen izen emateak

Merkataritzako, zerbitzuetako jarduerak Elgoibar Bizi-Bizixa bonuen hirugarren edizioan edota taberna edo jatetxeak On Egin bonuen bigarren edizioan parte hartu ahal izateko irailaren 29ra arte izango dute izena emateko epea, Elgoibarko Udalaren webgunean edo Santa Ana kalea 2an dagoen HAZen bulegoan eskura egongo den inprimaki normalizatuaren bidez. Aurreko edizioan parte hartu dutenek, automatikoki sartuko dira edizio honetan, beraz, parte hartu nahi ez dutenek aurretik jakinarazi beharko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edota 943-74 10 50 (Mirian edo Iratxe) telefonora deituz. Elgoibar Bizi-Bizixa erosketa bonuak 2020ko azaroaren 15era arte trukatu ahal izango dira eta On Egin-ekoak abenduaren 1era arte.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota 943-74 10 50