ludotekako logotipoa
Gaztelekuko logotipoa
  • Covid- 19a dela eta egokitze plana egin ondoren, Ludoteka zerbitzua irailaren 7an abiaraziko da eta Gaztelekua aldiz, irailaren 9an.

Aurreko urteetan bezala, udako oporren ostean, Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekuak ikasturte berriari ekingo diote. Ludoteka irailaren 7an hasiko da eta Gaztelekua 9an, hain zuzen ere.  

 

Aurtengo egoera kontuan hartuta eta Covid- 19a dela eta zerbitzuen egokitze plana egin da. Gauzak horrela, irailean zehar, aire libreko jarduerak izango dira nagusi (lokalak urrian irekitzea aurreikusten da).

Antolaketari dagokionez, alde batetik, lehen astean hezitzaileak harremanetan jarriko dira ohiko erabiltzaile eta familiekin zerbitzuaren berri emateko. Aste horretan zehar adin desberdinetako haur eta nerabeei zuzendutako hainbat ekintza antolatuko dira. Bestalde, erabiltzaile berriei informazioa helaraziko zaie zerbitzuetan parte hartzera animatuz.

Hona hemen jardueretan hartuko diren segurtasun neurriak:

  • Parte hartzen dutenen legezko guraso/ tutoreek dokumentu bat sinatu beharko dute. Dokumentu honetan neurriak onartu eta betebeharren inguruko konpromisoa hartuko dute.

  • Hezitzaileek tenperatura hartuko dute lanera joan aurretik; 37º baino gehiagoko tenperaturarekin ezingo dute lanera joan.

  • Jarduerak egiterako orduan, lehentasuna emango zaie prebentzioko eta pertsonen arteko gizarte-distantziako neurriak betetzea ahalbidetzen duten jarduerei. Etengabeko kontaktu fisikoa eskatzen duten jarduerak egitea saihestuko da.

  • Jarduera egiten den lekuan, kartelak eta informazio-orriak egongo dira, segurtasun neurriak gogorarazteko.

  • Jardueraren hasieran tenperatura hartuko zaie erabiltzaileei; 37º baino tenperatura altuagoarekin ezingo da parte hartu. Haur edo nerabe hau osasun zentrora bideratuko da.

  • Jardueraren hasieran parte-hartzaileekin tailerrak eta ekintzak egingo dira segurtasun neurriak gogorarazteko.

  • Segurtasun distantzia mantendu beharko da (gutxienez 1,5 metro).

  • Maskara erabili beharko da;  Aniztasun Funtzionala, mendekotasuna, gaixotasuna edo arnasa hartzeko zailtasuna dela eta aipatutako 21/2020 Errege Lege Dekretuan oinarrituta maskara erabiltzetik salbue­tsita dauden pertsonen kasuan, gorabehera hori dokumentatu ahal izango dute.

  • Eskuak sarri garbituko dira.

  • Gehienez, 15eko taldetan (hezitzaileak barne) egingo dira ekintzak.

  • Jarduera garatzen den bitartean sintomak agertuz gero ( eztula, eztarriko mina, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimenaren galera… ), jarduera eten eta haur/nerabea isolatu egingo da. Sintomak ezagutu ondoren, hezitzaileak harremanetan jarriko dira 900 20 30 50 arreta-telefonoarekin edo Osakidetzaren Elgoibarko osasun-zentroarekin, egoeraren berri emateko eta jarraibideak jasotzeko, bai eta familiekin ere, egoeraren berri izan dezaten.

Informazio gehiago:

  • Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila

Aita Agirre Kulturgunea / Aita Agirre Plaza, nº 2 / 943-741050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Ludoteka

Gabriel Kurutzelaegi, 6 / 943-748883 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Gaztelekua

Gabriel Kurutzelaegi, 4 / 943-743228 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. /

www.instagram.com/elgoibarkogaztelekua