Inprimatu
Gozatu mendian, argazki saritua

Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak aurtengo XV. Kirol Argazki Lehiaketaren irabazleak eman dituzte ezagutzera.

Atzo, uztailak 28, Maialen Gurrutxaga, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zinegotziak eta Maialen Aranguren Teknikariak; Gorka Garaizabal, Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak; Ramon Mugica, Kirol Patronatuko Zuzendariak; Jokin Martinez, Ongarri argazkilari elkarteko Lehendakariak eta Nerea Sasiain, elgoibartar kirolariak osatutako epaimahaia Olaizaga kiroldegian elkartu ziren lan guztiak aztertzeko. Aurten, 52 argazki aurkeztu dira, iaz baino 12 gehiago. Honakoak izan dira saridunak:

Herriko saria: (Adin guztietako elgoibartarrak )
Ez da sariturik egon.

Gazteentzako saria: (30 urte bitarteko elgoibartarrak nahiz beste herri batekoak)
  • 1. saria: 300 euro
  • Argazkia: “X”
  • Irabazlea: Mikel Taboada Blanco ( Ermua )
Sari orokorra: (30urtetik gorakoak)
  • 1. saria: 300 euro
  • Argazkia: “Gozatu mendia”
  • Irabazlea: Sergio Nievas Prol (Ermua)
  • 2. saria: 200 euro
  • Argazkia: “Sin titulo III”
  • Irabazlea: Javier Arcenillas Perez (Alcobendas)

Aurten, COVID-19 dela eta, San Bartolome jaien egitarauaren barruan kokatzen den ohiko sari banaketa ez da ospatuko. 

Sin título III, argazkia saritua
X, argazki saritua

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.