Ikur frankistak1
Ikur frankista

Elgoibarko Udala bihar hasiko da, asteazkena, uztailak 29, Elgoibarko hainbat etxebizitzetako atari eta eraikinetan dauden ikur franistak kentzen. Guztira 30 eraikinetan, atari zenbakiaren ondoan dauden ikurrak ezabatuko dira. Horrez gain, Artetxe kalean 2tik 27ra daudenak, eta Iñiguez de Karkizano kalean, 1etik 5erakoak eta bertako eraikin batean dagoen plaka handi bat ere erretiratuko dira. Etxeen jabeei eskutitza bidali zaie aldez aurretik informatuta egoteko. Goki Erreformak egingo ditu lanak eta Udalak guztira 4.222 euro bideratuko ditu horretarako.