2019ko Etxaniz Memorialaren tropela helmugara heltzen

COVID-19 birusagatik sortutako osasun-krisiak bertan behera utzi ditu hamaika kirol ekitaldi eta txapelketa Euskadin. Horien artean, Gure Bide elkarteak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa. 

Urtero moduan, San Bartolome Bezpera Egunean, abuztuaren 23an zen ospatzekoa proba. Aurtengoa LXXIV. edizioa izango litzateke. Baina COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta distantzia arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko zailtasunak ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena lasterketa ez ospatzea dela uste du antolakuntzak.

Beste ezeren gainetik, txirrindulari guztien osasuna dago. Hala ere, Etxaniz Memoriala 2021eko abuztuan inoiz baino indar handiagoz itzuliko dela adierazi dute.