maskara erabiltzeko kartela

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aginduari jarraituz, gaurtik hasita, uztailak 16, derrigorra izango da maskara erabiltzea Euskadin, nahiz eta segurtasun distantziak mantendu. (Eusko Jaurlaritzaren albistea informazio gehiagorekin)

Pandemiak eragindako egoera modu koordinatuan kudeatzeko EUDELen eta Osasun Sailaren arteko lankidetza-esparruan, Udalei helarazi zaie COVID-19ren komunitate-transmisioa prebenitzeko gomendioen dekalogoa:

 

1. Jakinarazpen publiko guztietan herritarrei ospakizunek edo pertsonen kontzentrazioek COVID-19a transmititzeko dakarten arriskuaren berri ematea, eta herritar guztien erantzunkidetasuna aipatzea.

 

2. Jaien edo ekitaldien programa ofizialak egin daitezen ekiditea. Jai-ekitaldiak zabaltzeko kartelak edo bestelako bitartekoak ez sustatzea.

3. Konpartsak, blusen eta nesken kuadrillak, lagunarteak, taldeak, ostalaritza, kirol-taldeak eta gizarte-eragileak jaiak edo ekitaldiak EZ antolatzeko eta EZ ospatzeko inplikaraztea.

4. Edukiera eta pertsonen artean gomendatutako distantzia fisikoak (1,5m) kontrolatzeko moduko kultura- edo entretenimendu-jarduerak eta -ikuskizunak egiteko aukerak baino ez ematea eta, horretarako, hori guztia betetzeko neurriak ezartzea eta, bestela, ekitaldia etetea aurreikusita izatea.

5. Espazio publikoa azokako ikuskizunetarako, txosnetarako, salmenta-postu ibiltarietarako edo antzekoetarako erabil daitezen ekiditea, baldin eta haietan segurtasun-neurriak betetzen direla bermatu ezin bada.

6. Ostalaritza ixteko ordutegiak betetzea eta, hala, taldekatzeak eta alkohola beste espazio publiko batzuetan kontsumitu daitezen ekiditea.

7. Udalerrian arrisku gehien duten eremuak eta pertsonen kontzentrazioak dituzten ordutegiak identifikatzea, prebentzio-neurriak izatea, pertsonen zirkulazioa antolatzea eta espazioak pertsonen arteko segurtasun-distantzia gorde ahal izateko moduan banantzea edo sektorizatzea.

8. Txoko, sozietate gastronomiko, gazteen aisia-lokal eta erabilera publikoko titulartasun pribatuko espazioei ordutegiak eta araudia bete behar dituztela gogoraraztea eta betetzen dituztela zaintzea.

9. Prebentzio-neurriak ezartzea, baldin eta sare sozialen bidez deialdi jendetsuak egiten direla jakiten bada, besteak beste: barrera mekanikoak jartzea eta horiek ez ospatzeko zaintza ezartzea. Egun zehatzetan, udaltzainen eta Ertzaintzaren presentzia areagotzea, indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeko.