2020-201eko Bizilabe iragartzeko kartela

  • Abuztuaren 31tik irailaren 4ra Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan egingo den “Ekin energiaz!” energia esperimentuen tailerrean izena emateko aukera dute 2007-2010 urtean jaiotako gazteek.
  • Gaian aditua den emakume ikertzaile profesional batek gidatuko du tailerra.
  • Ikasturte osoko programan izena emateko epea ere zabalik dago. 2007tik eta 2010era bitartean jaiotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.
  • Izena emateko formularioa

Elgoibarko Udalak martxan du Bizilabe programan izena emateko epea. Bigarren edizio honetan ere, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortutako ekimena da BIZILABE”.

2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaiotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Ikasturtea abiatzeko, abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean, 5 saioz osatutako “Ekin energiaz!” tailerra egingo da. Bertan energiari lotutako esperimentu ikusgarriak egingo dira gaian aditua den emakume ikertzaile profesional baten gidaritzapean.

Bestalde, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” programa, urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra egingo da, ostiral arratsaldetan, betiere eskolaz kanpoko ordutegian. Honetan zientzia eta teknologia ekintza eta proiektuak garatuko dituzte talde lanean eta ikertzaile profesionala ezagutzeko aukera izango dute.

Tailerrak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egingo dira eta bi taldetan banatuta arituko dira: 2009-2010ean jaioak (10-12 urte) eta 2007-2008an jaioak (13-14 urte).

Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:

Ekin energiaz!” tailerrari dagokionez:

  • Tokia: Makina-Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).

  • 2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra.

  • 10-12 urte (2009-2010ean jaioak): 09:30etatik 11:00etara.

  • 13-14 urte (2007-2008an jaioak): 11:30etatik 13:00etara.

  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat.

  • Prezioa: 15 €, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.

  • Eman izena abuztuaren 15a baino lehen. Formularioa

 

Izan asmatzaile eta ekintzaile” ikasturteko programari dagokionez:

 

OHARRA: Bizilabe ekintza guztietan COVID-19aren eraginez hartu beharreko neurri guztiak hartuko dira.