Irabazlea eta bere kartela

  • Guztira 16 kartel aurkeztu dira, iaz baino 9 gehiago eta lehenengo saria, Maria Jimenezek irabazi du, “Arimaren erritmora” izeneko kartelarekin.
  • Jaietako Haurren Kartel Lehiaketari dagokionez, 14 kartel aurkeztu dira, iaz baino bi gehiago.
  • Sari banaketa abuztuaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak ezagutzera eman ditu 2020ko San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketan sarituak izan direnen izenak.  

Edizio berri honetara, guztira 16 kartel aurkeztu dira, iaz baino 9 gehiago eta lehenengo saria, Maria Jimenezek irabazi du, “Arimaren erritmora” izeneko kartelarekin. Mariak 700 euroko saria eskuratu du.

Bestalde, jaietako Haurren Kartel Lehiaketari dagokionez, 14 kartel aurkeztu dira, iaz baino bi gehiago eta honakoak dira irabazleen izenak:

  • Leire Bilbao Olaskoaga (11 urte)- Ondo pasa Elgoibarko jaiak
  • Ekain Soto Bereziartua (10 urte)- Coronavirus uuu
  • Iñigo Merino Corbillón (10 urte)- Badatoz San Bartolomeak
  • Sare Meabebasterretxea Sanz (9 urte)- Aupa jaiak!
  • Ane Cerrejon Rodriguez (9 urte)- Aupa Mausi!!!
  • Oihane Meabebasterretxea Sanz (7 urte)- Aupa erraldoiak!

Aurten, epaimahaia honakoek osatu dute: Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Gemma Monreal, margolaria; Paula Heras, Egur Arte Tailerreko kidea; Iñaki Raigoso, Kokoeko talde ohia eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin eta akta jaso du.

Sari banaketa abuztuaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Segurtasun neurriak direla eta, irabazleak bakarrik joan ahal izango dira eta maskararekin etortzea eskatzen da. Adin txikikoak nagusi batekin bakarrik etorri ahal izango dira.

Elgoibarko Udaleko kultura sailak partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu izanagatik. Udalak hurrengo asteetan emango du ezagutzera San Bartolome jaietarako prestatutako programazio berezia, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera berrira egokitua.