Hauteskundeetako logoa

Datorren igandean, uztailak 12, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Elgoibarren guztira 17 mahai jarriko dira herritarrek botoa emateko. Honen harira, Elgoibarko Udalak zenbait aldaketa iragarri nahi ditu herriko hauteskunde mahaietan:

  • 3B eta 3C mahaiak, lehen Kultur Etxeko sotoan egoten zirenak, orain, Aita Agirrera joango dira.
  • Gauza bera gertatzen da 4U mahaiarekin, San Frantzisko 21eko liburutegi zaharretik, Aita Agirrera joango da.
  • Pedro Mugurutzako mahaien kasuan, 5A eta 5B mahaiak, ohiko tokian jarraituko badute ere, 6U mahaia, gelaz aldatuko da. Sartu eta eskuineko korridoreko lehen gelan kokatuko da. Kasu honetan, eskoletatik irtetzeko, atzekaldeko ate bat erabiliko da, sarrerakoa ekiditeko.
  • Kultur Etxeko lau mahaiei dagokienez, ohiko kokapena mantenduko da, baina sarrera eta irteerarako, markatutako ibilbidea jarraitu beharko da.

 

Mahai guztietan, ilarak sortzen badira kaletik bertatik bideratuko dira. Laguntzaileak izango dira hautesleku guztietan, babes neurriak errespetatzen direla bermatu eta sarrera zein irteeretan laguntza eskainiko die herritarrei, hauteslekuetan eta horien inguruan jendea elkartzea saihesteko. Ilarak sortuz gero, lehentasuna emango zaie hautesle zaurgarriei, 65 urtetik gorako pertsonei edo haurdun dauden emakumeei, bozketa-mahaietan ahalik eta denbora gutxien pasa dezaten.

 

Guztira 8.500 elgoibartar baino gehiagok izango dute igandean botoa emateko aukera. Horretarako, derrigorrezkoa izango da ohiko neurriak errespetatzea: maskara jantzita eramatea, pertsonekiko tartea mantentzea eta eskuak garbitzea. Udalak gel hidroalkoholikoa ere erosi du hautesleku guztietarako.

2020ko uztailaren 12rako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko jarraibide sanitarioen txostena.

 

SEKZIO, HAUTESKUNDE-MAHAI ETA HAUTESLEKUEN ZERRENDA

 

SEKZIOA

MAHAIA

ABIZENAK

HAUTESLEKUA

HELBIDEA

ELGOIBAR

1

A

AH

KULTUR ETXEA

KALEBARREN PLAZA 3

ELGOIBAR

1

B

IZ

KULTUR ETXEA

KALEBARREN PLAZA 3

ELGOIBAR

2

A

AH

KULTUR ETXEA

KALEBARREN PLAZA 3

ELGOIBAR

2

B

IZ

KULTUR ETXEA

KALEBARREN PLAZA 3

ELGOIBAR

3

A

AZ

ALTZOLAKO UDAL ERAIKINA

KARMEN ENPARANTZA 2 ALTZOLA

ELGOIBAR

3

B

AG

AITA AGIRRE KULTURGUNEA

AITA AGIRRE PLAZA 3

ELGOIBAR

3

C

HZ

AITA AGIRRE KULTURGUNEA

AITA AGIRRE PLAZA 3

ELGOIBAR

4

U

AZ

AITA AGIRRE KULTURGUNEA

AITA AGIRRE PLAZA 3

ELGOIBAR

5

A

AH

PEDRO MUGURUTZAKO ESKOLAK

USETXE KALEA 1

ELGOIBAR

5

B

IZ

PEDRO MUGURUTZAKO ESKOLAK

USETXE KALEA 1

ELGOIBAR

6

U

AZ

PEDRO MUGURUTZAKO ESKOLAK

USETXE KALEA 1

ELGOIBAR

7

A

AH

ELGOIBARKO HAURRESKOLA

ARREGITORRE KALEA 4 AZKUE (SAN ROKE)

ELGOIBAR

7

B

IZ

ELGOIBARKO HAURRESKOLA

ARREGITORRE KALEA 4 AZKUE (SAN ROKE)

ELGOIBAR

8

A

AJ

HERRI ESKOLAKO ESKOLAURREA

URAZANDI KALEA 28

ELGOIBAR

8

B

KZ

HERRI ESKOLAKO ESKOLAURREA

URAZANDI KALEA 28

ELGOIBAR

10

A

AH

MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA

AZKUE (SAN ROKE) BAILARA 1

ELGOIBAR

10

B

IZ

MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA

AZKUE (SAN ROKE) BAILARA 1