fotos1
fotos1

Elgoibarko Izarrak 2011n abian jarritako bertso eskolak 2016an bukatu zuen bere ibilbidea, 16/17 ikasturterako haur gutxik eman zuelako izena. Hurrengo urteetan ere, pare bat lagun bakarrik izan dira interesa agertu dutenak.

Bestalde, Elgoibarko Udalak  ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Urtez urte, LH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte hartu ohi dute bertsogintza lantzen eskoletan, eta horri jarraipena eman nahian, biziberritu nahi du Udalak bertso-eskola.

Parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak urrian hasiko lirateke eta astelehenero egingo lirateke, arratsaldeko 18:00etan hasi eta ordubetez. Lekua aurrerago zehaztuko du Udalak.

Bertso-eskolarako aurre matrikulazioa uztailaren 22ra arte egin ahal izango da.

Izena emateko: Udalaren Euskara Saila 943 744366 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.