bonoak

  • Ekainaren 17an salmentan jarritako merkataritzako 3.000 bonoak agortu egin dira eta saldu gabe geratu diren ostalaritzako 1.247 bonoak telematikoki saltzen jarraitzea erabaki du Udalak.
  • Erosketa baldintzak aldatu egin dira, pertsona bakoitzak 12 bono eskuratzeko aukera izango du eta edozein ordutan erosi ahal izango dira. Webgunea zabalik egongo da bonoak agortu arte eta erosleek etxean jasoko dituzte korreo zertifikatu bidez. Abuztuaren 31ra arte egongo dira indarrean.

Pasa den ekainaren 17an, Elgoibarko Udalak herritarrentzako merkataritza bonoen bigarren kanpaina eta ostalaritza bonoen lehen kanpaina jarri zuen abian tokiko kontsumoa bultzatu eta Elgoibarko familien ekonomia arintzen laguntzeko helburuarekin.

Hala, merkataritzako zein ostalaritzako bonoak internet bidez eskuratzeko epea asteazkenean amaitu zen, ekainak 24. Merkataritzako 3.000 bonoak agortu egin dira baina ostalaritzako “Elgoibar On Egin” bonoak telematikoki saltzen jarraitzea erabaki du Udalak, izan ere, salmentan ipinitako 3.000 bonoetatik 1.247 oraindik saltzeke daude.

Hori dela eta, herritarrek ostalaritzako bonoak erosten jarraitzeko aukera izango dute, on line salduko dira bakarrik, baina baldintzak aldatu egin dira. Orain, pertsona bakoitzak 12 bono eskuratzeko aukera izango du. Aldez aurretik erosi dutenek, beste 10 bonu eros ditzakete. Honez gain, ordutegia erabat malgutuko da, edozein ordutan erosi ahalko baitira. Webgunea zabalik egongo da bonoak agortu arte. Hori bai, ezinbestekoa izango da eroslea Elgoibarren erroldatuta egotea. Erosleek bonoak etxean jasoko dituzte korreo zertifikatu bidez eta abuztuaren 31ra arte gastatu ahalko dira.

Kanpainara atxikitu diren taberna eta jatetxeen zerrenda: 22 guztira:

  • Ametsa
  • Asador Ibaiondo
  • Aterpe Taberna
  • Bar Malape
  • Belaustegi Baserria
  • Derry Taberna
  • Doner Kebap
  • El Gautxo
  • Gabi Jatetxea
  • Iturri Taberna
  • Jai Alai
  • King Kong Kafetegia
  • Kultur Kafea
  • Lanbroa
  • Maala
  • Mahats Ardotegia
  • Otzak Kafetegia
  • Pizzeria Salento
  • Restaurante Olaso Jatetxea
  • Restaurante Sigma Jatetxea
  • Restaurante Txarriduna Jatetxea
  • Tantaka Taberna