Ibon Basurtoren argazkia
Ines Izagaren argazkia
  • Sari nagusia, bat bateko kamera, Ibon Basurtok (HH5) irabazi du, San Roken ateratako argazki bati esker. Ikuslearen saria aldiz, haririk gabeko entzungailu bat, Inés Izagak (LH1) eskuratu du, Sallobenten ateratako argazki batekin.
  • Ekimena herriko HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzat egon da zuzendua eta guztira 42 argazki jaso dira lehen edizio honetan.

 

Elgoibarko Ludotekak, ekainaren 8an, herriko HH5 eta LH6 bitarteko umeentzako I. Argazki Lehiaketa abiarazi zuen. “Udaberriko loreak” gaia izanik, parte hartzeko interesa zuten umeek udalerri barruan ateratako lore baten argazkia bidali behar zuten. Lanak aurkezteko epea ekainaren 19an bukatu zen eta guztira 42 argazki jaso dira.

 

Sari nagusia, bat bateko kamera bat, Ibon Basurtok (HH5) irabazi du, San Roken ateratako argazki bati esker. Ikuslearen saria aldiz, haririk gabeko entzungailu bat, Inés Izagak (LH1) eskuratu du, Sallobenten aterako argazki batekin (erantsita argazkiak). Jasotako argazki guztiak Kultur Etxeko aurreko lokalean egon dira ikusgai eta botoak WhatsApp bidez eman dira, ekainaren 22tik 26ra. Guztira, 200 boto jaso dira.

Argazkiaren originaltasuna, lorearen berezitasunak eta kolorea izan dira kontuan hartu diren irizpideak irabazleak aukeratzeko orduan. Epaimahaia, herritarrez gain, Ludotekako hezitzaileek eta aditu batek osatu dute.