Inprimatu

Martxoaren 14an onartutako alarma egoeraren ondorioz, herritarrak beren etxeetan sartu behar izan ziren COVID-19aren hedapena geldiarazteko. Emakume askorentzat, etxea aterpe izan da, baina beste batzuentzat, berriz, etxea leku arriskutsu bihurtu zen. Emakume batzuek erasotzaileekin bizi behar izan dute etengabe azken hilabeteetan. Zentzu honetan, Elgoibarko Udalak, martxoaren amaieran, “Elgoibarren GERTU” laguntza zerbitzua jarri zuen martxan, telefono bidezkoa eta birtuala, koronabirusak eragindako alerta egoerak irauten zuen bitartean, indarkeria matxistaren arriskua zuten emakumeei lagundu ahal izateko.

"Normaltasun berria" iristearekin batera, teléfono linea hori ixtea erabaki du Udalak eta Gizarte Zerbitzuetako ohiko arreta bideak berreskuratu dira (943741050 telefonoa, 7:00etatik 15:00etara).

Elgoibarren GERTU zerbitzuan indarkeria matxistaren inguruko hainbat kasuistika artatu dira, eta emakume horien profilak ere askotarikoak izan dira. Guztira, lau emakume artatu dira, indarkeria-gertakariak jasan dituztenak konfinamendu garaian; eta ez dira emakumeak bakarrik artatu, izan ere, zerbitzuaren bidez seme-alaben arazoei ere erantzun zaie, indarkeriaren biktima izan baitira, 5 adingabe guztira

Gogoratu beharra dago, Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzua, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, abian dagoen zerbitzua dela, gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo, Gipuzkoako lurraldean sortzen diren gizarte larrialdi egoerei berehalako arreta emateko. Telefonoa: 943 22 44 11 (7:00etatik 21:00etara), 112 SOS DEIAK zerbitzuaren bidez (21:00etatik 7:00etara) – E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.