Euskara ala ezkara Promoaren Kartela

  • EUSKARA ALA EZKARA jardunaldia. Urriaren 3an, Aita Agirre kulturgunean ospatuko da.

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldiaren izenburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen diharduten jardunaldia, Dijitalidadea enpresaren lankidetzarekin. 

 

2008an ekin zioten Euskara ala Ezkara zikloak antolatzeari, Gotzon Garate hil zen urte berean, hain zuzen ere. Ordutik, euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiak (toponimia eta berbetia, kultura tradizionala, Nafarroa eta Iparraldea (kultura, historia…), kantagintza, euskara ingurune digitalean, euskalgintza eta feminismoa, kulturgintza…) plazaratu dituzte urtero-urtero, eta saiatu dira euskararen lurralde guztietako errealitateak gurera ekartzen.

Oraingo honetan, gure herriari, Elgoibarri, helduko diote. Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren DIAGNOSI BATERATUA ETA ADOSTUA egitera doaz. Horixe da helburua:

  • Zein dira indarguneak?
  • Non daude ahulguneak?
  • Zer dago hobetzeko eta egiteko?
  • ...

Urriaren 3an, larunbata, izango da eta egun osokoa izatea aurreikusten da.

80 lagun inguru bilduko dira Aita Agirre kulturgunean; hori da antolatzaileen asmoa. Elgoibarko euskara eta kultura jendea. Herrian euskalgintzan eta kulturgintzan diharduten 80 lagun.

Zuri ere interesatzen al zaizu Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoera? Hala bada, animatu eta eman izena uztailaren 24a baino lehen. Informazio gehiago eta Izena emateko:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 741 626
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 744 366
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala eta Dijitalidadea.