Inprimatu

ludotekako argazki lehiaketa kartela

Gaurtik aurrera eta ekainaren 26ra arte, Ludotekako I. Argazki Lehiaketan parte hartutako argazkiak bozkatzeko aukera izango da. Argazkien erakusketa bat egin da Kultur Etxeko aurreko lokalean (bonoak banatu zituzten lokalean), Errosario kalean. Gaur bertan jarriko dira argazkiak. Erakusketaren lekua aldatu egin da (aurreko prentsa oharrean Kultur Etxean eta Aita Agirren izango zela aipatzen zen). Botoak WhatsApp bitartez eman beharko dira, hurrengo telefonora mezua bidaliz: 656 74 07 93


Argazkiaren originaltasuna, lorearen berezitasunak eta kolorea izango dira kontuan hartuko diren irizpideak irabazleak aukeratzeko orduan. Epaimahaia, herritarrez gain, Ludotekako hezitzaileek eta aditu batek osatzen dute. 

Sari nagusia bat bateko kamera bat izango da eta ikuslearen saria, haririk gabeko entzungailu bat. Saridunen izenak, egungo egoera kontutan hartuta, ekainaren 29an aurkeztuko dira www.elgoibar.eus webgunearen bitartez, (@elgoigazte) Facebook kontuaren bitartez eta Ludotekako bazkideen familiaren arteko WhatsApp-aren bitartez.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.