Inprimatu

2020ko formakuntzaren kartela

Elgoibarko Udalaren eta herriko ikastetxeetako guraso taldeen arteko elkarlanaren bitartez osatuta dagoen Guraso Formakuntza Taldeak urte honetarako antolatuta zeuden adikzioen prebentzio programako saio guztiak atzeratu egin behar izan ditu koronabirusak sortutako osasun krisia dela eta.

Programan jasotako hitzordu guztiak (6 guztira, baina hizkuntza bikoizten denez 12 saio) eskaintzea aurreikusten da, irailaren 17an hasi eta azaroaren 19an bukatuz. Antolatzaileen asmoa saioak aurrez-aurrez egitea da, baina pandemiaren eboluzioak baldintzatuko du formatua. Hala, irekita uzten da dijitalki egiteko aukera ere. Kasu horretan, hitzorduen egun eta ordua errespetatuko litzateke eta izena eman duten pertsonei helbide elektronikoz bidaliko litzaieke informazioa egun batzuk lehenago.

Saioak dijitalki eskaini beharko badira, ZOOM edo Jitsi Meet bezalako plataformen bitartez egingo da, hizlari bakoitzak nahiago duenaren arabera. Saio guztiak mugikorretik jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, presentzialak badira, zaintza zerbitzua bermatuta egongo da.

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea, hurrengo loturaren bitartez egin daiteke: https://labur.eus/yqJKO Saio bakoitza hurrengoaren osagarria izango da eta pertsona bakoitzak erabaki dezake interesatzen zaion saio bakarrean zein programa osoan izen ematea.

PROGRAMA GURASO FORMAKUNTZA 2020: Adikzioen prebentzio programa

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.