Inprimatu

Sarituak

idalazlanen aurkezpena

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko III. Idazlan Lehiaketara 199 lan aurkeztu dira, eta horietako 28 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Aita Agirre kulturguneko areto balioaniztunean. Sari-banaketa berezia izan zen, sariak taldeka banatu zirelako 3 txandatan, modu horretan jende pilaketarik ez sortzeko.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Eskertzekoa beraz, epaimahaiak egindako lana, baita eskoletako arduradunek egindakoa ere.

Ane Beitia alkateak sarrera egin ondoren, hitza eman zien epaimahaikoei euren balorazioa egin zezaten. Epaimahaikoen hitzetan: “parte-hartze nabarmena izan da, eta maila ere oso ona. Gainera, aldaketa klimatikoa, integrazioa eta berdintasuna bezalako kezkak gure gazteen buruetan dabiltzala ikusi dugu, eta horrek bereziki poztu gaitu. Hirugarren edizioa dugu hau eta hainbat izen urterik urte errepikatu dira, hau da, Elgoibarren idazteko talentua duten haur eta gazteak daude eta horiek bereziki zaindu eta mimatu behar dira. Amaitzeko, beste behin ikusi da neskak nabarmentzen direla eta horren inguruan bi gauza esan nahi genituzke. Batetik, jarrai dezatela zaletasuna lantzen, oraindik ere urria baita emakumeen presentzia euskal letretan eta, bestetik, bereziki nerabeen artean mutilak animatu nahi ditugu idaztera, ziur baikaude asko direla letretarako zaletasuna eta erraztasuna dutenak.

Udalak ekitaldi hau baliatu du 2018an eta 2019an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea da. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.

Jarraian, sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

 

A TALDEAN (10 saritu):

diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari

Trumoia eta Lainoa

Leire Vázquez Crespo

Gepardoa eta Lehoia

Irati Oiartzabal Ugarteburu

Irati mendizalea

Ane Cearsolo Zuazubiskar

Glu eta plastikoa

Unax Ansola Arrieta

Munduko erraldoirik txikiena

Asier Orbea Ribera

Robota

Ortzi Rodríguez Aguayo

Hartz gehiegi

Elene Ansola Irazabal

Herri koloretsua

Iñigo Merino Corbillón

Mikel zaborrontzia

Goiuri Marcos Etxeberria

Egun bat hondartzan

Markel Ortiz Etxeberria

B TALDEAN (8 saritu):

diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari

Musika noten alaitasuna

Ainara Roman De Sousa

Udane hosto txikia

Duna Santos Otegi

Liburu arraro eta magikoa

Estitxu Arregi Ansola

Josu bere mugikorreko birusaren aurka

Ibon Macazaga Idarraga

Eskolako antzezlana

Naroa Ansola Ansotegui

Bi begiak

Elene Castañares Fernández

Ni eta nire amona bihurria

Nora Arzamendi Arocena

Uda berezi eta ahaztezin bat

Mikel Sastre Estarta

D TALDEA (4 saritu):

diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari

Zuhaitza

Oihan Odriozola Gurrutxaga

Banpiroa ekaitzean

Kira Zubizarreta De Sousa

Ametsak egi bihurtu

Malen Ulazia Loiola

Montpelierreko auzoa

Miren Serrano Corta

E TALDEA (4 saritu):

100 €-ko bonua eta liburu bat opari

Inor ez da txikiegia

Malen Etura Gonzalez

Etorkizuna gurutzegrama batean

Naroa Rodríguez Aramburu

Eta ni II. Mundu gerran jaio izan banintz?

Maddi Arriola Mendieta

Ur tanta hotzak

Markel Goenaga Urain

F TALDEA (2 saritu):

120 €-ko bonua eta liburu bat opari

Erraietan entzun

Paula Anchustegui Iglesias

Askatasunerantz

Jurdana Alberdi Regil

 

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.