Mintxetako kardio gela

Martxotik hona, salbuespenezko egoera bizitzen ari gara, Covid-19ak sortu duen Alarma Egoeraren ondorioz.

Ordutik aurrera, eta pandemiari eusten saiatzeko, herri administrazioek hainbat neurri hartu zituzten, eta gure kasuan, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak kirol instalazio guztiak ixtea eta ematen zituen zerbitzu guztiak bertan behera uztea erabaki zuen.

Egoera hau guztiok nahi izango genukeena baino gehiago luzatu da, baina, apurka-apurka, hasi gara gure instalazioetako batzuk berriro ere irekitzen. Eta, ziurtasun osoarekin, normaltasunera noiz igaroko ez garen ez badakigu ere, lanean ari gara, eta bidenabar, gertatzen zaizkigun baldintza guztiak aztertzen ari gara instalazio guztiak berriz ireki eta zerbitzu guztiak eskaini ahal izateko (ikastaroak, instalazioen alokairuak, e.a).

Ikastaroei dagokienez, martxoari dagokion zati proportzionala itzuli ondoren, apiriletik aurrera, ez dira ikastaroak kobratu, eta baja eman zaie ikastaroak egiten ari ziren pertsona guztiei. Hori dela eta, berriro ere, ikastaroetan parte hartu nahi baldin baduzu, alta hartu beharko duzu ostera ere (abian dauzkagun ikastaroei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu 943747356 telefono zenbakira deituta).

Bazkideei dagokienez, instalazio guztiak berriro ere normaltasunez irekitzen direnean, itxita egon diren denbora eta horrek sortu duen kaltea kalkulatu ahal izango ditugu, eta horrela, itzuliko dizuegun bazkidetzaren ehunekoa kalkulatuko dugu. Pentsatu dugu, modurik hoberena izango dela deskontu hori 2021eko bazkidetzen kuotei ezartzea. Hala ere, bazkidetzak berritu nahi ez dituzuenoi 2020ko bazkidetzari dagokion parte proportzionala itzuliko dizuegu (hori aditzera eman beharko diguzue abenduaren 15a baino lehenago Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean).

Bidenabar gogorarazten dizugu, Mintxetako instalazioak irekita daudela ekainaren 8tik aurrera. Bestalde, aire libreko igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 15etik irailaren 20ra bitartean, eta, apurka-apurka, normaltasuna berreskuratzen baldin badugu, irailaren hasieran, Olaizaga Kiroldegia irekitzea aurreikusten dugu.

Bitartean, eskerrak eman nahi dizkizugu denbora honetan izan duzun pazientziagatik. Horretaz gain, ohitura osasuntsuak mantentzera animatzen zaitugu.