Jubiletuen biltokiko sarrera

  • Covid-19a dela eta instalazioak itxi behar izan zituenetik hiru hilabete igaro ondoren, Udalak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko tabernaren zerbitzua berrabiarazi du.
  • Udalak zenbait jarduera egin ditu espazioa egokitzeko eta osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.

Koronabirusaren hedapena eta Alarma Egoera del eta, joan den martxoaren 13an Elgoibarko Udalak Jubilatuen eta pentsiodunen Biltokiko Taberna-Kafetegi Zerbitzuaren kontratua eten egin behar izan zuen, osasun-agintariek Elgoibarko Jubilatuen Biltokia ixteko neurriak baimendu arte.

Deseskaladaren 3. fasera sartzeak ostalaritzako establezimenduak irekitzeko eta barretan kontsumitzeko aukera dakar berarekin. Hala, Udalak kontratuaren etendura kentzea erabaki du eta atzo, zerbitzua berriz irekitzeko baimena eman zuen. Hurrengo baldintza hauek bermatuko dira:

  • Taberna-Kafetegiko lokalari eta komunei (egunean, gutxienez, 6 aldiz) dagozkien higiene eta desinfekzio neurriak aplikatu zaizkie, eta igogailua, eskailerak eta ataria ere desinfektatuko dira.

  • Aulkiak eta mahaiak erabili eta libre gelditzen diren bakoitzean, horiek garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak hartuko dira, eta barran ere bai.

  • Debekatuta dago kartetan jokatzea, eta guztiek erabil ditzaketen gauzak erabiltzea, baldin eta horiek garbitzea eta desinfektatzea zaila baldin bada (kartak, egunkariak, dominoa…).

  • Zerbitzua eman bitartean, maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiliko dira une oro, eta urruntze soziala beteko da.

  • Bezeroek, ahal den heinean, maskara erabil dezatela zaindu eta bermatuko da, eta Osasun Sailak emandako jarraibideak betetzeko ardura izango da, besteak beste, urruntze soziala.

Gainera, aipatu beharra dago Elgoibarko Udalak zenbait jarduera egin dituela espazioa egokitzeko eta osasun agintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiak betetzen direla bermatzeko. Beste neurri batzuen artean, mahaien kokalekua egokitu da, 2 metroko urruntze soziala mantentzeko. Halaber, gizarte-aretoa zigilatu da bertan dauden mahaiak erabil ez daitezen, eta korridore mugatu bat laga da, komunak erabili ahal izateko.