Inprimatu

Emakumeen Txokoaren Kartela

Legealdi honetan, Elgoibarko Udalaren helburu nagusietako bat da, udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea. Hori dela eta, Emakumeen Txokoa herritarren artean irudikatzeko eta egituratzeko, partaidetza-prozesu bat jarri nahi du martxan.

Azken urteetan egindako ibilbideari jarraipena emanez, Udalaren hurrengo erronka Elgoibarko Emakumeen Txokoa definitu eta zabaltzea izango da. Horretarako, Udalak Emakumeen kontseiluarekin eta herriko beste hainbat talde eta arlotako emakumeekin elkarlanean, Emakumeen Txokoa irudikatzeko ibilbidea diseinatu du datozen asteetan gauzatzeko.

Honen bidez, hainbat bide eskaini nahi izan dira, herritarrek parte hartu ahal izateko. Covid19ak eragindako ezohiko krisi egoeran gaudenez, herritarren ekarpenak era telematiko edo elektronikoan jasotzeko bideak lehenetsi nahi izan dira. Dena dela, aurrez aurreko bilera bat ere izango da ekainaren 18an, 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Segurtasun neurri guztiak bermatu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, ekainaren 17a baino lehen.

Era elektronikoan parte hartzeko, berriz, ondorengo galdetegia prestatu da. Egin “klik” ondorengo loturan:

https://labur.eus/elgoibarkoemakumeentxokoasortzen

Bertan, hainbat galdera egiten zaizkie herritarrei: zergatik, zertarako eta zein zerbitzu eskaini beharko liratekeen txokoan, espazioaren antolaketa, txokoaren izaera, izena eta irudia, besteak beste. Ekainaren 28ra arteko epea izango da iritzi eta proposamenak egiteko.

Txokoaren kokapena

San Frantzisko kaleko 21 zenbakian, orain arte, Gotzon Garate Udal Liburutegia egon den espazioaren erdia egokituko da, etorkizunean, 150 m2 inguruko azalera izango duen Emakumeen Txokoa sortzeko. Erdiguneko espazio zabal balioaniztun bat sortu nahi da herriko emakumeekin eta emakumeentzat, berdintasunaren alde lan egiteko.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.