iazko kartela
Beste urte batez, Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, San Bartolome Jaien barruan bi lehiaketa jarri ditu martxan, bata haurrei zuzendutakoa eta bestea nagusiei zuzendutakoa. Lanak aurkezteko epea, uztailaren 1ean bukatuko da, 13:00ak baino lehen, Kultur Etxean aurkeztu beharko dira eta ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “Elgoibar, San Bartolome jaiak 2020”. 

Nagusien kategorian 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Teknika librea izango da eta lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira. Lanen neurria honako hau izango da: 225mm X 225mm neurrikoa edo proportzionala, 300 puntu hazbeteko bereizmena duena. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak argitaratu gabeak izango dira. Ezin da aurretik aurkeztutako lanekin parte hartu. 700 euroko sari bakarra izango da.

Bestalde, haur kategoriako lehiaketan 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Lanaren neurria eta teknika librea izango da, hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan, dirutan izango ez diren sei sari banatuko dira.
 
Haurren kartel lehiaketaren oinarriak (PDF)