bizilabe elgoibar iragartzeko diptikoen azala

  • Bigarren edizio honetan bi tailer antolatu dira herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin.
  • 2007tik eta 2010era bitartean jaiotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.
  • Abuztuaren 31tik irailaren 4ra 5 saioz osatutako “Zientzia eta teknologiako Bizilabe tailerra” egingo da eta urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra “Izan ikertzaile eta asmatzaile” ikasturte osoko programa.
  • Izen-ematea gaur zabaldu da eta hurrengo webgunean aurkitzen den formularioa bete beharko da
  • Diptikoa (PDF)

 

Elgoibarko Udalak Bizilabe programan izena emateko epea zabaldu du gaur, astelehena, hilak 8. Bigarren edizio honetan ere, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.

 

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortutako ekimena da BIZILABE”.

2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Hala, bi tailer antolatu dira. Lehena, abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean izango da, 5 saioz osatutako “Zientzia eta teknologiako Bizilabe tailerra” egingo da goizetan. Bigarrena aldiz, ikasturteko osokoa izango da, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” programa, urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra egingo da, ostiral arratsaldetan, betiere eskolaz kanpoko ordutegian.

Tailerrak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egingo dira eta bi taldetan banatuta arituko dira: 2009-2010ean jaioak (10-12 urte) eta 2007-2008an jaioak (13-14 urte).

Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:

“Zientzia eta teknologiako Bizilabe taillerrari” dagokionez:

  • Tokia: Makina-Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).
  • 2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra.
  • 10-12 urte (2009-2010ean jaioak): 09:30etatik 11:00etara.
  • 13-14 urte (2007-2008an jaioak): 11:30etatik 13:00etara.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat.
  • Prezioa: 15 €, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
  • Eman izena uztailaren 19a baino lehen https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar/tailerrak/bizilabe-tailerra

Izan asmatzaile eta ekintzaile” ikasturteko programari dagokionez: