1. DESKONFINAMENDUAREN FASEA

Datorren astelehenean deskonfinamenduren lehen fasean sartuko gara, maiatzaren 11tik 24ra bitartean mantenduko dena.

Pertsona eta sektore guztiek bete behar dituzte gomendioak eta segurtasun eta osasun protokoloak.

Hauek dira jarraitu beharreko aholkuak eta bete beharreko neurriak (pdf): 

icono personas

PERTSONAK

  • Urruntze soziala (2 metro) eta higiene pertsonaleko neurriak.
  • Gune itxietan gehienez ere 10 pertsonako taldeak biltzeko aukera.
  • Gune itxietan maskara erabiltzea.

 

icono transporte

MUGIKORTASUNA

  • Norberaren udalerriaren barruan eta, salbuespen gisa, lurralde historikoaren barruan mugitzeko aukera.
  • Lurralde arteko mugikortasuna: ohiko zirkulazioko udalerri mugakideen artean eta jarduera sozioekonomiko arruntak egiteko.
icono adminsitración pública

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Langile publikoen aurrez aurreko lanerako itzulera modu ordenatuan eta mailakatuan izango da, hiru kolektiboena izan ezik: talde bereziki sentikorrak, 14 urtetik beherakoak edo mendeko adinekoak beren kargura dituzten pertsonak eta telelan-programari atxikitako langileak.

 

icono universidades

HEZKUNTZA

Maiatzaren 18tik aurrera, aurrez-aurreko jarduerara bueltatuko dira batxilergoko bigarren mailako ikasleak eta Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailetakoak. Itzulera oinarrizko eta erdi-mailako Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago.

UNIBERSITSATEAK ETA IKERKETA

Ikertzaileak unibertsitateetara eta bikaintasun-zentroetara itzultzea posible izango da ikerketa esperimentalean jarduteko.

icono industria

INDUSTRIA ETA ERAIKUNTZA

  • Industrian ezinbestekoa den jarduera presentziala pixkanaka berreskuratzea, telelanarekin bateragarri eginez.
  • Etxebizitzetan birgaitze-obrei berriz ekiteko aukera.
  • Segurtasun- eta osasun-protokoloen jarraipen zorrotza.
icono comercio

MERKATARITZA

Saltoki txikiak irekitzeko aukera izango dute (400 m2) edukiera mugatuekin eta saltzaileen eta bezeroen arteko segurtasun-tarteekin. Merkataritza-gune handiak ez dira irekiko2. fasera arte.

icono transporte

GARRAIO PUBLIKOA

  • Maiztasunak % 100ean igoko dira.
  • Edukiera, gutxi gorabehera,% 60 izango da; puntako orduetan malgutu egingo da, bereziki edukiera handiko trenbideetan.
  • Maskara nahitaez erabiltzea.
  • Geltoki itxietan tenperatura ausaz hartzea.
icono hosteleria

OSTALARITZA ETA JATETXEAK

Irekiera murrizketekin izango da: terraza-zerbitzua bakarrik ohiko mahaien% 50ekin, mahaien eta bezero-taldeen arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izango da, eta gehienez hamar lagunekoa. Janaria establezimenduan jasotzeko edota bizilekura eramateko aukera (eskaera egin ondoren).

iciono personas

KULTURA, KIROLA ETA AISIA

Jarduera fisikoa eta kirola bakarrik, segurtasun-baldintzetan.

 

TURISMOA

Hotelak ireki ahal izango dira lurraldearen barruan erabiltzeko, baina eremu komunik erabili gabe eta jatetxeetan murrizketak ezarrita. Bigarren egoitzetarako joan-etorriak bigarren fasera atzeratuko dira.

icono justizia

JUSTIZIA

Maiatzaren 12tik aurrera: lanera itzuliko da langileen % 30 eta % 40a goizeko ordutegian. Justizia Administrazioko Zerbitzu Publikoak, krisiaren unerik gorenetan, funtzionarioak izan ditu epaitegi guztietan. Guardia osokoetan eta Erregistro Zibiletan eta Dekanatoetan errefortzuak dituztenetan.

 

SEGURTASUNA

Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bere jarduera teoriko, praktiko eta ebaluatzaileei berrekingo die, prestakuntzari zein instrukzioari dagokienez, Ertzaintzak eta larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuek Euskadiko segurtasun publikoa zaintzen jarraituko dutela bermatzeko.