Ofcina de Atención a la ciudadanía

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailek hartutako erabakien ondoren, eta hauen gomendioei jarraituz, bihartik hasi eta 15 egunez, udal zerbitzuak eten eta azpiegiturak ixteko erabakia hartu da gaur arratsaldean egindako Bozeramaileen Batzordean. Erabaki hau Koronabirusa hedatzearen aurkako babes neurri gisa hartu da, eta hurrengo zerbitzu eta espazioei eragingo die:

  • Udal Liburutegia itxi egingo da
  • Udal Euskaltegia ere itxi egingo da (on line zerbitzuak martxan jarraituko du).
  • Herriko Antzokiko ikuskizunak bertan behera geratuko dira.
  • Olaizaga Kiroldegia, IMH Kiroldegia eta Mintxeta ere itxi egingo dira.
  • Ludoteka, Gaztelekua eta KZgunea ere itxi egingo dira.
  • Aita Agirre eraikineko espazio amankomunak ere itxita egongo dira.
  • Robotika ikastaroak bertan behera uzteko gomendioa egiten du Udalak.

Herritar guztientzako gomendioak

Osasun Sailak birusaren hedapena geldiarazteko gomendioei jarraitu behar zaiela azpimarratu du. Ildo horretatik, herritarrei erantzunkidetasuna eta elkartasuna eskatu dizkie, honako gomendio hauek bete ditzaten:

  • Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.
  • Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean ahoa estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, gainazalak garbitzeaz gainera.