Pilota partidaren kartela
Elgoibarko Udalak prebentziozko neurri batzuk aktibatu ditu koronabirusari aurre egiteko. Udal gobernuak gaur goizean hartutako erabakien artean hurrengoak aurkitzen dira:
  • Martxoaren 14an jokatu behar zen Emakume Master Cup txapelketa bertan behera geratzen da.
  • Aste honetan Elgoibarko gazteen artean lanbide heziketa eta industria bultzatzeko martxan jarritako Ekiten Tailerrak bertan behera geratu dira.
  • Bigarren Eskuko Merkatu ere bertan behera.
  • Jubilatuen etxea itxiko da.  
  • Gaur arratsaldeko elkarretaratzea ere (Abanto Zierbenako hilketa bikoitza gaitzesteko) bertan behera geratu da.
Neurri hauen helburu nagusia koronabirusaren hedapena geldiaraztea da. Udalak ez du baztertzen datozen ordu edo egunetan, ildo honetan neurri gehiago hartzea. 

Udaletik aldez aurretik barkamena eskatzen dugu erabaki hauek herritarrengan sor ditzaketen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza eta arreta eskertzen dugu. 

Udaletxea zabalik egongo da. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie, posible den heinean, telematikoki egitea beharrezko kudeaketak. Horretarako, http://www.elgoibar.eus  udal web orria, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikoa edo 943 741 050 telefonoa erabili dezakete.