arat 
Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak ere bat egingo dute ate joka ditugun inauteriekin. Hala, bi ekintza antolatu dira datorren asteburuari begira: 
  • Haur eta familia mozorrotuen kalejira: ostiral arratsaldean, 17:00etan, haur eta guraso pirataz jantzita Ludotekan elkartuko dira hezitzaileekin eta Kalegoen Plazaraino joango dira kalejiran, beraiek egindako untzi piratan musika jarrita.
  • Makillaje artistikoa: Larunbatean berriz, 15:00etatik 20:00etara, makilatzaile profesional baten eskutik mozorroa osatzeko aukera izango dute nerabeek. Dohainik izango da.
Elgoibarko Udalak, inauterien harira antolatutako ekitaldi hauetan  parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.