zerizan

  • Herritarrak modu aktibo eta ludiko baten parte hartzeko helburuarekin, Huntza taldearen “ZER IZAN” abesti feministaren koreografia egingo da, Biraka Dantza elkarteak sortua.
  • Dantza saioa 14:00ak aldera izango da, Kalegoen plazan. Udalak herritar guztiei luzatzen die jarduera honetan parte hartzeko gonbita. Koreografia ikasteko bideo bat plazaratu da Udalaren Youtube kanalean: https://youtu.be/4BMCl6Ya-ic

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Elgoibarko Udala eta Emakumeen Kontseilua prestakuntza lanetan murgilduta dabiltza. Besteak beste, kale ekintza berezi bat antolatu dute. Egunarekin bat eginez, eta ohiko elkarretaratzea egiteaz gain, herritarrak modu aktibo eta ludiko baten parte hartzeko helburuarekin, Udalak koreografia bat antolatu dute.

Horretarako, Huntza taldearen “ZER IZAN” abesti feminista aukeratu da eta Biraka Dantza elkarteak kanta honen koreografia bat prestatu du, herritarrek dantza ikas dezaten. Dagoeneko bideoa Elgoibarko Udalaren Yotube kanalean dago ikusgai: https://youtu.be/4BMCl6Ya-ic

Era berean, herriko ikastetxeei ekimen honetan parte hartzeko gonbita luzatu zaie. Ikasleek abestiaren letra aztertu eta ikasgelan lanketa egiteko aukera aproposa dela uste da. Baita, Huntza taldeko Josune Arakistain Salas eta Uxue Amonarriz Zubiondo, euskal musikari erreferente bezala bistaratzea ikasleen artean.

Udalak herritar guztiei zabaldu nahi die jarduera honetan parte hartzeko proposamena. Hitzordua martxoaren 8an izango da, igandea, eguerdiko 14:00ak aldera, Kalegoen plazan.