UEU kartela

Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta on-line). Hona hemen UEUk 2020ko udaberrirako prestatu duen eskaintza:

IKASTAROAK:

  • Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua. (online)

  • Gure eskola hezkidetzen. (online)

  • Proiektu bidezko metodologiak. (online)

  • Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan. (online)

  • Hezkuntza afektibo sexuala lantzen Haur eta Lehen Hezkuntzan. (online)

  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan (Dislexia). (Iruñea)

  • Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? (online)

  • Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta. (Iruñea)

  • Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak. (Eibar)

  • Emozioen kudeaketa sakonean. (Eibar)

  • Sormena praktikan lantzen. (Iruñea)

  • Emoziotegia. (Iruñea)

  • Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)

  • Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz. (online)

  • Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? (Eibar)

 

HITZALDI-ZIKLOAK

Soziolinguistika Hiztegi Txikia II. Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa. Berria!

  • 2020 otsaila-maiatza. Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea.

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz). Hurrengo saioak:

  • urtarrila: Sorabiera.

  • otsaila: Ginea Bissauko kriolera.

  • martxoa: Lakota.

  • apirila: Nasa Yuwe.

.

JARDUNALDI ETA MINTEGIAK

  • Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak. (2020-02-08, Eibar)

  • Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. Jardunaldia. (2020-03-28, Eibar)

MATRIKULAZIOA

  • Dagoeneko irekita dago, eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak eskainiko dira.

  • UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).

 

UEUk aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 74 43 66 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).