Argiak
Argiak
Argiak

Bi auzoen arteko oinezkoen bidea hobetzeko egindako berrurbanizazio obrak bukatuta, Elgoibarko Udalak Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen pasabidean argiteria berria ipini du. Guztira, 11 farola berri instalatu dira eta ia 10.000 euroko inbertsioa egin da. 

Auzoen arteko lotura hobetzeaz gain, obrek udalerriko ibilbide osasungarrien sarea sustatzea izan dute helburu. Gogoratu beharra dago, Udalak 44.636 euro bideratu zituela lan hauek burutzeko. Gipuzkoako Urak, Udalak martxan jarritako lan hauek aprobetxatuz, ur sarerako hodi berriak ere sartu ditu, Santa Klara eta Urazandi auzoen artean kalitatezko ur hornidura zerbitzua bermatuz.

Hobekuntza hauek Udalak 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan kokatzen dira. Udalak proposatutako 8 proiektuen artean, herritarrengandik boto gehien lortu zuen bigarren proiektua izan zen Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekuarena, 1.926 botorekin. Bozka gehien Bolatokiko Parkearen berriztapenaren proiektuak jaso zituen (2.124 puntu) eta Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzeko obra hirugarren postuan geratu zen (1.821puntu). Hiru proiektuetatik bi bukatuta daude jada eta Bolatokiko Parkearen eraberritzea urtarrilaren amaierarako amaitzea aurreikusten du Udalak.