77. Juan Muguerza Krosaren aurkezpena

Datorren igandean, 2020ko urtarrilaren 12an, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren LXXVII edizioa ospatuko da Elgoibarren. Pixkanaka antolakuntza xehetasun guztiak zarratzen ari da, eta gaur goizeanElgoibarko Udalean egindako aurkezpenean eman dira ezagutzera.

Edizio berri honetarako, antolakuntzak lan handia egin du urte osoan zehar, helburutzat ezarritako aurrekontua lortu ahal izateko.

Parte-hartze errekorra izango da, jada ia 1.000 atletek eman baitute izena. Guztiak Mintxetako instalazioetan goizeko 9:30etatik aurrera martxan hasiko dira, goiz bizia izango da, lasterketa guztietan parte hartuko duten beheko kategorietako atleta ugari ibiliko baitira.

Euskadi, Kantabria, Nafarroa eta Kataluniako sub16, sub18 eta sub20 atletak izango dira autonomia erkidego mailan antolatzen den lehen topaketan . Federazio hauekin batera, Ingalaterrako, Portugalgo eta Espainiako gainerako kirolariek parte hartuko dute.

Kategoria absolutuan parte hartuko duten atleta aipagarrienak erantsitako orrian aurkitu ditzakezue. Bai gizonezkoen, bai emakumezkoen probetan lehia bizia espero da. Izen handiko atleta hauekin, antolakuntzak ikuskizun handia eskainiko dela uste du, kalitate eta ospe handiko kirolari nagusi zein gazteak izango baitira.

Antolakuntzak benetako krosa prestatu du, bere helburuak betetzea espero du eta publikoak probaz gozatzea. Mintxetako parajeak jende gainezka egotea espero dute datorren urtarrilaren 12an.