Arriaga Industrialdea
Arriaga Industrialdea
Arriaga Industrialdea
  • Udalak 537.535 euro (BEZa barne) bideratuko ditu urbanizazio proiektuak dituen bi faseetatik lehenengora industrialdeak dituen akatsak konpontzeko. Enpresek abenduaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak eta exekuzio epea 6 hilabetekoa izango da.

  • Urbanizazio proiektuak zenbatesten du egin beharreko inbertsioa, orotara, 1,33 milioi eurokoa (BEZa barne) izango dela.

    Elgoibarko Udalak aste honetan lizitatu ditu Arriaga poligonoko urbanizazio proiektuko lehen fasea gauzatzeko lanak. Udalak 537.535 euro (BEZa barne) bideratuko ditu urbanizazioan detektatutako akatsak konpontzeko. Lehen fase honetarako, enpresek abenduaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak eta exekuzio epea 6 hilabetekoa izango da. Bigarren faseko obrak aurrerago exekutatuko dira, 8 hilabeteko iraupena izango dute eta 794.260 euro (BEZa barne) inbertituko dira. Orotara, Urbanizazio proiektuak zenbatesten du egin beharreko inbertsioa 1,33 milioi eurokoa (BEZa barne) izango dela eta esan bezala, obra horiek elkarren artean loturik ez dauden bi exekuzio fasetan banatuko dira.

    2018ko martxoan Elgoibarko Udalak INJELAN, S.L. enpresari enkargatu zion “Elgoibarko Arriaga poligonoaren urbanizazioaren legalizazioren aurreko ikerketa”ren erredakzioa, urbanizazioa hartzeko egoeran geratu zitzan hartu beharreko lan zuzentzaileen kostua eta irismena aztertzeko helburuarekin.

    Exekuzio-proiektua idatzi ondoren, Udaletik Birpartzelazio Ekonomikoaren Proiektua idatzi zen, non, partzela bakoitzaren ustiapenaren arabera, jabe bakoitzari parte-hartze kuota bat ezartzen zitzaion poligonoaren barruan. Azken finean bizilagun komunitate bat sortzea bezalakoa da, zeinetan bakoitzak zer nolako partaidetza duen finkatzen den. Geroztik, obra hauek aurrera eramateko pausuak eman dira. Hobekuntza lanak egitea beharrezkoa zela ikusten zuten jabe guztien artean adostutako proiektua da. Azpimarratzekoa da ere, denbora honetan guztian zehar, bi aldeen arteko komunikazioa erraza izan dela eta hori eskertzekoa da” baieztatu du Iosu Arraiz hirigintza zinegotziak.

    Hau guztia dela eta, lanak jabeekin kooperazio errejimenean gauzatuko dira. Hots, Udalak buruzagitza hartuko du eta obrak abiaraziko ditu eta jabe bakoitzak bere partaidetzaren arabera ordainduko du. Hala eta guztiz ere, Udalak 200.000€-ko diru-laguntza lortu du obra honetarako.

    Poligonoan egingo diren hobekuntza lanak

    Urbanizazioaren arlo desberdinetan lan egingo da. Sare berezia proiektatu da, ibaira ez isurtzera eta etorkizunean hondakin-urak araztegira joan daitezen lagunduko duenak, espaloiak eta zoladurak hobetuko dira, argiteria publikoa jarriko da eta egungo poligonoaren behealdetik pasatzen den Kortazar ubidearen egoera hobetuko da.

    Arriagakoa, herriko poligono zaharrenetarikoa da eta bertan jarduera ekonomiko anitzak egiten dira. Azkeneko urteetan hori hartzeko saiakera desberdinak egon dira. Zorionez, laster hasi ahal izango ditugu hain beharrezkoak diren obrak eta hauxe da, hain zuzen ere, poligono industrialaren irudia hobetzeko helburuarekin jarraitzeko lehenengo pausua, azkenik Udalak behin-betiko hartu dezan”, baieztatu du Ane Beitia alkateak.