aurtengo euskaraldiaren kartela

2018ko udazkenean izan zen Euskal Herri osoan EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz ariketa soziala. 220.000 lagunek eman zuten izena. 1.804k, Elgoibarren.

Dagoeneko prest dago bigarren edizioa. 2020ko udazkenean izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. 15 eguneko ariketa izango da.

Lehen edizioko metodologia bera izango du bigarrenak, ahobizi eta belarriprest rolekin, baina izango da berrikuntzarik: bigarren edizioan, norbanakoekin batera, elkarte eta entitateek ere era aktiboan hartuko dute parte.

Abenduaren 3an izango da Elgoibarko aurkezpena, Euskararen Nazioarteko Egunean. Lehen edizioak lagatako ondorio nagusiak azaldu ondoren, bigarren edizioaren ezaugarri nagusien berri emango du talde eragileak, eta, amaitzeko, bertaratutako talde osoaren irudia jasoko da argazki batean, Aita Agirre plazan.

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak ariketa honekin bat egiten duten norbanakoak eta entitateak gonbidatu nahi ditu aurkezpenera.

Abenduak 3, asteartea, 19:00etan. Musika Eskolako auditorioan

Antolatzailea: Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea

Laguntzaileak: Elgoibarko Udala eta DANOBAT GROUP

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearekin harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 943 741 626