Olaizaga kiroldegi berriaren 3d irudia

  • 2020ko kontuak 18,79 milioi eurokoak izango dira, 2019an baino %3 gehiago, Elgoibar haziz joan dadin
  • Udalak 4,38 milioi euro bideratuko ditu inbertsioetara, aurreko urtean baino %4,92 gehiago. Besteak beste, hurrengo proiektuak garatuko dira: Igerileku berriak eraikitzeko (2,3 milioi euro), Urazandiko igogailua instalatzeko (660.000 euro), Herriko Antzokiko aldagelak eraberritzeko (55.000 euro), partaidetza bidezko proiektuak gauzatzeko (200.000 euro) edota kaleen mantenu eta hobekuntza orokorrak burutzeko (350.000 euro)
  • Honez gain merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat jasotzen da, Berdintasun saileko aurrekontua %16 igoko da eta Urazandiko igogailuaren obrak direla eta, autobus bat jartzeko bertako auzokideei egunerokotasunean laguntzeko, besteak beste

Elgoibarko Udalak gaur arratsaldean ospatutako Osoko Bilkuran 2020ko behin betiko aurrekontua berretsi du. Aurrekontu hori 18,79 milioi eurokoa da, 2020an baino %3 altuagoa. Gobernu taldearen (EAJ-PNV eta PSE-EE), EH Bilduren abstentzioarekin eta Elkarrekin Podemosen kontrako bozkarekin onartu dira datorren urteko udal aurrekontuak. Gobernu taldeak balorazio “baikorra”egin du, eta “oso positibotzat” jo du aurrekontua azaroan onartu izana, “udal kontuen kudeaketa onaren seinale baita, jarraitu beharreko eredu”.

Elgoibar hazten joateko kontu errealistak direla azpimarratu dute. Udalaren egoera finantzarioak osasuntsua izaten jarraitzen du, ez daukagu inolako zorrik. Hala, elgoibartarrek eskatzen dituzten proiektuak burutzen jarraitzeko aurrekontua osatzeko ahalmena daukagu. Aurrekontu hauek Elgoibarren etorkizunari begiratzen diote”. Ildo honetatik, ekintza berriak abian jarriko dituztela esan dute, funtsezko tresnatzat hartuta eta lehenetsita kudeaketa.

Ane Beitiaren esanetan, “udal aurrekontuen osaketa, urteko prozesurik garrantzitsuenetakoa da, zorroztasunez, erantzunkizunez eta batez ere, herriaren beharren arabera jokatzen jarraitu behar dugu Elgoibarren jardun egokia bideratuko duten zifrak baitira”. Alkateak gogora ekarri ditu Udalaren ibilbide-orriko funtsezko lau ardatz:

  • Gizarte ongizatea eta bizimoduaren kalitatea bermatzea

  • Tokiko garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea

  • Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea

  • Administrazio hurbila eta eraginkorra izatea.

Gobernu taldearen arabera, aurrekontua udalerriaren etorkizunerako erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka hauei 3 arlo nagusitan (Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna) egituratutako ekintza eta proiektuen bidez emango zaie erantzuna.

  1. HERRITARTASUNA

  • Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana eta ekintzak, batez ere aisiari eta arlo sozioekonomikoari begira. 45.000 euro bideratuko dira Euskararen Aldeko Kanpainak burutzeko. Eta beste 130.000 euro Elgoibarko Izarrari euskararen aldeko ekintzak elkarlanean antolatzeko.

  • Haur eta Nerabeen aisialdi eskaintza hobetzeko diagnosi bat egingo da (18.000 euro) eta gazteen partaidetza eta udalarekiko harremana hobetzeko ekintzak jasotzen dira (45.000 euro)

  • Berdintasunean aurrera egiteko ekimen eta planei dagokionez, 67.000 eurotik 78.000ra igo da aurrekontua, %16 gehiago.

  • Herriko Antzokiko aldagelak berrituko dira eta bukle magnetikoa sartzeko aprobetxatuko da. Horretarako 55.000 euro bideratuko dira.

  • Gizarte zerbitzuen zorroa garatzeko zerbitzuen indartzea.

  • Adikzioen II. Planaren garatzea.

  • Kirol Patronatuaren Aurrekontua: Udal Kirol Patronatuak Udaletik 640.237 euroko transferentzia jasoko du 2020an. Udalaren ekarpenari garrantzia kendu gabe, Patronatuak autofinantzatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi da. Bere sarreren ia %53a autofinantzaziotik dator.

  1. ANTOLAKUNTZA

  • Partaidetzako partida mantendu egiten da, herritarrei aurrekontuetan bere ahotsa emateko. 200.000 euro

  • Parte hartzeko formazioa sustatuko da, bai udal barruan eta baita herritarrei begira ere. Aurkezten diren proiektuak benetan bideragarriak eta herritar guztientzat onuradunak izan daitezen. 25.000 euro

  • Webgunearen berritzea gauzatzeko 15.000 euro

  • Aurrekontuak ulergarriagoak egiteko aldaketak emango dira.

  • Bizikidetzako partida mantentzen da, 25.000 euro

  • Lagunkoia proiektua indartuko da.

 

  1. LURRALDETASUNA

  • Inbertsioak: guztira 4.382.887,30 euro bideratu dira, iaz baino %4,92 gehiago.

    • Igerileku berriak 2.300.000 euro

    • Urazandiko igogailuak instalatzera 660.000 euro

    • Herriko kaleen mantenu, inbertsio eta hobekuntzetara 350.000 euro

    • Igerileku berrietako igogailua 300.000 euro

    • Partehartze bidezko proiektuak 200.000 euro

  • Dirulaguntzak:

    • Fatxadak konpondu eta eraberritzeko 75.000 euro bideratuko dira.

    • Gazteen artean etxebizitzen alokairua sustatzeko beste 50.000 euro

    • Merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat izango da, komertzio berriak zabaltzeko, jabe aldaketak burutzeko (traspasoak), informatikoki eguneratzeko, etab.

    • Elgoibarko kaleak argiz bete nahi dira herriko komertzioari lagunduz.

  • Mugikortasuna:

    • 75.000 euro bideratuko dira mugikortasuna hobetuko duten bi proiketu abiarazteko:

    • Urazandiko igogailuaren obrak direla eta, autobus bat jarriko da bertako auzokidei egunerokotasunean laguntzeko. Eta joan etorriak aprobetxatuz, autobusa Erretxindi eta Pedro Mugurutzan ere geldialdiak egingo ditu.

    • Mugi bidezko bonifikazioa izango dira Sigma eta Altzolako auzotarrentzat, herrira mugitzea merkeeagoa izan dadin.