Erasmus gazteak Irlandatik bueltan 2
Erasmus gazteak Irlandatik bueltan 3
  • Ekimenaren helburua nerabeak Europako hizkuntza aniztasunaz ohartarazteaz gain, Europako leku ezberdinetako nerabeek egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikusaraztea da.
  • Proiektuak bigarren itzulia izango du. Abenduaren 2tik 9ra, 32 nerabe horiek euren hezitzaileekin Hondarribiako aterpetxean elkartuko dira, euskararen errealitateari buruzko lanketa egiteko eta abenduaren 5ean Elgoibar bisitatuko dute.

Urriaren 29tik azaroaren 4ra, Irlandan izan dira Erasmus+, hizkuntza gutxituen inguruko elkartrukean parte hartzen ari diren Elgoibarko eta Zizurkilgo nerabeak. Eurekin batera izan dira Donibane Garaziko gazteak. Guztira, 24 nerabe joan dira hemendik Irlandara, Galwayra, eta bertako Muintearas Teo elkarteko zortzi neraberekin izan dute elkartrukea. Guztira, 32 nerabe eta 8 hezitzaile izan dira.

Aipatzekoa da proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren babesa duela, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibar eta Zizurkilko Udalek antolatu dutela Donibane Garaziko Lizeo Publikoa eta Irlandarekin elkarlanean. 

Ekimenaren helburua nerabeak Europako hizkuntza aniztasunaz ohartarazteaz gain, Europako leku ezberdinetako nerabeek egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikusaraztea da. Irlandako egonaldiaren kasuan, beraz, hizkuntza gutxituei buruz hausnartzea eta gaelikoaren errealitatea ezagutzea izan da xedea, nerabeen eguneroko errealitatea ezagutzea. Horretarako, astean zehar egindako ekintzak ugariak izan dira: hizkuntzari lotutako tailerrak, elkar ezagutzeko jokoak, Euskal Herria eta Irlanda hobeto ezagutzekoak, musika eta dantza tradizionalen saioa… Bertako telebista ere bisitatu dute, baita Gaeltacht ere. Euren lana da hainbat eremutan gaelikoaren erabilera sustatzea. Paisaiaz gozatzeko aukera ere izan dute, eguraldia lagun ez izan arren.