Kingkoneko zubia
Kingkoneko zubia
 
  • Elgoibarko Udalak 7.693,50 euro inbertitu ditu pasabidearen malda murriztu, irisgarritasun legedira egokitu eta autobus geltokira iristeko bidea hobetzeko alternatiba desberdinak azaleratuko dituen ikerketa bat burutzeko.
  • Injelan enpresak burutuko du azterketa hau. Egun topografia lanetan ari dira. Ikerketaren emaitzak 6 aste barru jasotzea espero du Udalak.

Elgoibarko Udalak herriko irisgarritasuna hobetzen jarraitzen du. Kasu honetan, Udala, King-Kong zubiaren irisgarritasuna egokitzeko eta pasabideak egun duen malda konpontzeko alternatibak eskainiko dizkion ikerketa bat ari da burutzen.

Azterketa honen bitartez, Urazandi eta San Francisco kaleen arteko konexioa eta irisgarritasuna hobetu nahi da, zubiak duen aldapa murriztu, egungo irisgarritasun legedira egokitu eta autobus erabiltzaileei geltokira heltzeko bideak hobetu. Lan honek, ikerketa topografiko bat jasotzen du, baita aipatutako hobekuntzak martxan jartzeko alternatiba desberdinen zehaztea. Injelan enpresak egingo du azterketa. Egun topografia lanak martxan dira eta ondo bidean, Udalak 6 aste barru jasoko lituzke lehen emaitzak.

Udalak gaur egun planteatzen duena, zubia, pasabide lauago batengatik ordezkatzea da, eskuinaldea, ezkerraldeko autobus geltokiarekin konektatzeko, modu zuzenago baten, eskailerarik edo aldatsik gabe.

Era berean, Urazandi kalea autobus geltokiarekin modu irisgarrian lotu nahi da. N-634 errepideko goikaldeko pasabidea, geltokiko behekaldearekin konektatu nahi da igogailu baten bitartez.

Ikerketa honek, herritarren segurtasuna bermatu eta ingurunearen irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin planteatzen ari garen jarduera guztien bideragarritasun ekonomiko zein teknikoen balorazio sakon bat egiteko balio izango digu. Hori bai, lehen pausoa 2020an emango dugu, pasabidea ordezkatzeko proiektua idatziko dugu eta”, esan du Ane Beitia alkateak.

Bestalde, Iosu Arraiz hirigintza zinegotziaren esanetan, “zubia aldatzea, Udalak Urazandi auzoko irisgarritasuna hobetzeko neurrietako bat da, gobernu taldeak hurrengo urteko aurrekontuetako zirriborroan jaso eta egunotan eztabaidatzen ari den diren bestelako proposamen batzuekin batera. Proposamen hauen artean, gobernu taldeak 660.000 euro bideratu nahi ditu, hasierako eskailera mekanikoen ordez, igogailuak instalatzeko”.