kuadrilla egunaren iragartzeko kartela

  • Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Berdintasun Sailak, herriko gazteekin elkarlanean antolatutako egitaraua jolasez, kalejiraz, musika ekitaldiz eta Maalako parkean egingo den bazkari batez osaturik egongo da.
  • Bazkarian parte hartu nahi dutenek azaroaren 17a, igandea, baino lehen eman beharko dute izena honako estekaren bitartez

Iazko arrakasta ikusita, Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Berdintasun Sailak, herriko gazteekin elkarlanean Kuadrilla Egunaren edizio berri bat antolatu dute azaroaren 30erako.

Ekimenak herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzea, eta bidenabar, gazte lokaletan egoten diren neska-mutilen arteko harremanak estutzea du helburu. Izan ere, eguneko egitaraua osatzerako orduan, bereziki, gazteentzako jolasak eta kaleak girotzeko musika taldeen ekitaldiak antolatu dira.

Eguerdian Mauxitxa txarangaren kalejira eta hainbat mago arituko dira trukuak eginaz kuadrillaz kuadrilla. Jarraian, 15:00ak aldera, 16 urte gorako gazteentzako bazkaria ospatuko da Maalako parkean. Menua Euskal Parrillak eskainiko du eta honakoez osaturik egongo da, besteak beste: kroketak, perretxiko risottoa, oilaskoa, Muruako pasteltxoak, kafea eta edaria. Prezioa 12 eurokoa izango da eta parte hartu nahi dutenek azaroaren 17a, igandea, baino lehen eman beharko dute izena honako estekaren bitartez. Bazkariaren amaiera borobil gisa, gazteek bingoan jolasteko aukera izango dute. Bestalde, arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kittu Musika Taldeak Elgoibarko kaleak girotuko ditu eta gau partean, Maalako parkean ondorengo kontzertuak eskainiko dira: Ellie Jensen & Xanie Blue herriko taldea (22:30), Fan&Go erromeria (23:30) eta Emanemak Dj-ak (01:00).