IIIPlanae

  • Elgoibarko Udalak prozesu honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritarrei, ondorengo loturan sartu eta galdetegia erantzunez
  • Modu koordinatuan lan egingo da udal-langile, politikari, herriko eragile eta herritarrekin orokorrean. Hurrengo hilabeteetan, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta halaber, datuak eta estatistikak berrikusiko dira.

Elgoibarko Udalak urteak daramatza emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean, pausu egonkorrak eman ditu azken hamarkadan berdintasunaren alorrean. Azken urteetan hainbat ekintza aurrera eraman ditu, besteak beste, genero indarkeria prebenitzeko alorrean edota jabetza sustatzeko. Beti ere, Emakumearen Kontseiluarekin elkarlanean aritu izan da berdintasunaren aldeko programak eraikitzen.

2009an Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana(2008-2011) onetsi zuen Debegesaren laguntzarekin. II. Plana 2013-2015 urteen artean garatu zen eta azkena, hirugarrena, 2016-2019 urteetan.

Elgoibarko Udalak herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plan honen ebaluaketa jarri du abian. Lan hau datozen hilabeteotan egingo da eta herritar guztientzat zabalik egongo da ebaluazio honetan parte hartu eta ondorioak aberastu ditzaten.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana (2020-2023) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin behar dugu, eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak eta ondorioak aztertu. Modu parte-hartzailean egin nahi dugu gainera, herritar guztien inplikazioa sustatuz. Balantze honi esker, azken urteetako bilakaeraren argazki bat izango dugu, zertan hobetu dezakegun jakiteko eta hurrengo planeko helburuak eta bitartekoak zeintzuk izango diren zehazteko.” adierazi du Ane Beitia alkateak.

Horretarako, modu koordinatuan lan egingo da udal-langile, politikari, herriko eragile eta herritarrekin orokorrean. Hurrengo hilabeteetan, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta halaber, datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan diren aurrerapenen eta hobetu beharreko gaien berri izateko.

Elgoibarko Udalak prozesu honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritarrei, ondorengo loturan sartu eta galdetegia erantzunez

Behin III. Planaren ebaluaketa eginda, urtarrilean, Udala IV. Plana (2020-2023) osatzen hasiko da. Planaren zirriborro bat egingo da, kontrastatu eta behin betiko planaren idazketari ekingo dio.