Emakume elgoibartarren laneratzea bultzatzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean administrari laguntzaile bat kontratatuko du 6 hilabeteetan zehar Udaltzaingo saileko lan administratiboa egiteko et a IZFEko aplikazio berria martxan jartzeko.

Lanaldia %70ekoa izango da eta hasteko aurreikusitako data azaroaren 25a izango da. Bete beharreko ezinbesteko baldintzei dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • Elgoibarren erroldatuta egotea

  • Honako kolektiboaren barruan egotea:

    • 35 urtetik beherako emakumeak

    • Emakumeak 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun eman badute

    • 55 urtetik gorako emakumeak

    • Emakumeak luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak

    • Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten emakumeak

Hautaketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 13a baino lehen entregatuko beharko dute eskaera. Informazio gehiagorako: 943 74 10 50 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Harremanetarako pertsona: Iratxe Pikaza (8:30-15:30)

Eskaintza eskabidea (PDF)