2019ko bolondres deialdia (PDF)

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko  Gurutze Gorriak, herritarrak animatu nahi dituzte, azaroaren 22 eta 23an Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen Elikagai Bilketa Handian parte har dezaten.

Kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta dago saltoki eta ordutegi guztiei aurre egin ahal izateko behar diren boluntarioen kopuruarekin, beraz, laguntza hori ezinbestekoa da. Gauzak horrela, Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuari (HAZ) (Santa Ana 2, behea), bertaratuz, edo 943 74 10 50 telefono zenbakira deituta. 

Bai ostiralean, bai larunbatean, 9:00etatik 21:30etara arteko ordutegi etengabea betetzeko txandetan antolatutako boluntarioek, txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei bonu bat emango diete dohaintza egiteko, edo bestela, poltsa bat eskaini eta poltsa janariarekin bueltatzera gonbidatuko dituzte. Ondoren, poltsak jaso eta  dohaintzan emandakoa propio prestatutako bilgarrietan jarriko dute.