Udal ordezkariak Bruselan European town of Sport 2019 bandera jasotzen
Kirol jaien parte-hartzaileak Goenkaleko plazan
  • Elgoibarrek abenduaren 10ean jasoko du urrezko bandera Bruselan, Europar Parlamentuan.

Elgoibar “2019ko Europako Kirolaren Herri Onena” izendatua izan da, modu honetan urrezko bandera lortuz. Horrelaxe erabaki eta ezagutzera eman zuen atzo bertan ACES Kirolaren Hiriburu eta Hirien Elkarteen Federazioak (jakinarazpen ofiziala).

Okasio honetan, Kosiceko Unibertsitateak (Eslovakia) ebaluatu du 2019ko 10 Europako Kirolaren Herriek egindako lana eta abiarazitako kirol ekintzak. Ez da bakarrik ekintza kantitatea aztertu, baita horien kalitatea, aniztasuna eta helburua ere. Parte-hartzea, bertaratutako publiko kantitatea, difusioa edota ekintzaren garrantzia, bolondresen kantitatea edota inpaktu mediatikoa bezalako faktoreak aztertu ditu epai-mahaiak. “Saria udalerriak urtean zehar egindako lan aparta eta esfortzu sistematikoaren erakusgarri da” adierazi du antolakuntzak udal elgoibartarrera bidalitako gutunak.

Sari banaketa abenduaren 10ean izango da Bruselan, Europar Parlamentuan. Beste udal ordezkariekin batera, Ane Beitia Elgoibarko Alkateak ACES Europeko (Federation for the Associations of the European Capitals and Cities of Sport) Lehendakaria den Gian Francesco Lupatteliren eskutik jasoko du saria.

Sariak Nazioarte mailako erreputazioari bultzada baliotsua ematea suposatzen du, Elgoibar mundu mailako kirol-sektoreko foko sozial, politiko eta instituzionalean kokatuz. Izan ere, garaikurra lortzeko azkeneko hilabeteetan Elgoibar Estatuko (Jaca y Torrijos), Croaziako (Prelog), Frantziako (Gignac la Nerthe), Italiako (Chianciano Terme, Livigno, Omegna, Sesto Calende) eta Luxenburgoko (Dudelange) herriekin lehiatu izan da.

Mota anitzeko 60 kirol ekintza

Urtarriletik irailaren 30 era arte Elgoibarren 60 kirol jarduera berezi ospatu dira: 21 lehiaketa federatu, 25 txapelketa herrikoi eta 14 kultur ekintza (balioen solasaldia, transports erakusketa, argazki lehiaketa-

erakusketak, Udal bandaren kontzertua, tanborrada, e.a.). Guztira 15.000tik gora kirolarik, 50.000 ikuslek eta 1.500 boluntariok parte hartu dute ekintza hauetan.

Gure herriak, Elgoibarrek, hein handi batean urtean zehar abiarazitako 60 ekintza berezi hauei esker lortu du ACESen sari hau. Herritarrek, kirola, kultur eta hezkuntza elkarteen bitartez bat egin dute ekimenarekin, eta euren esfortzuari esker, Elgoibarrek sari hau merezi duela erakutsi dugu” adierazi du Ane Beitiak Elgoibarko alkateak albistea ezagutzerakoan.

Europar sari honen ospakizunari esker, mota askotariko jardunak abiarazi dira Elgoibarren. Azkeneko hilabeteetan, maila nazional eta nazioarteko mailan garrantzi handia duten lehiaketa federatu eta herri mailako lehiaketa ugari egin dira. Azken hauei dagokionez, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean Herri Kirolarekin erlazionatutakoak. Hauen bitartez Elgoibarrek Europako kulturen artean zaharrenetarikoa den, gure euskal kulturaren, zati garrantzitsu bat erakutsi du Europan. Halaber, egitarauaren barruan bestelako hitzaldi, erakusketa, jardun kultural, eta abar egin dira. “Urtean zehar Elgoibar herri bizia dela erakutsi dugu, baita elkarteen artean erlazio oso ona dagoela eta herritarrek jarrera aktiboa eta kreatibitatea dutela ere” adierazi dute udaletik.

Esan daiteke, beraz, elgoibartarrek eurena sentitu dutela sari hau, eta kirolak udalerrian duen garrantzia azpimarratu dutela; ACESek sustatu nahi duen espiritu bera azpimarratuz, hain zuzen ere: borondatezko lanaren bidez kirolak erakusten duen gizarte- eta hezkuntza-funtzioa sustatzea.

"Ziur gaude kirolak gizartearen kohesioa errazten duela eta hezkuntza, osasuna, integrazioa eta gizarteratzea sustatzeko tresnarik onena dela" adierazi du Ramon Mugica Kiroletako Udal Patronatuko zuzendariak. Hori dela eta, “ACESek 2018aren amaieran eman zigun sariaren merezidun izatea espero dugu. Urte osoan zehar horretan jarri baitugu, hain zuzen ere, gure ilusio osoa. Azkenik, Elgoibarren jarritako konfiantzagatik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen" gehitu du.

Elgoibarko Udalak herriko kirol talde eta elkarteek egindako lana aitortu nahi du eta eskerrak eman baita. “Sari kolektiboa da hauxe, hori dela eta Elgoibarko herritar guztiak zoriondu behar ditugu, saria denona baita, guztiok merezi eta irabazi dugu” baieztatu dute Udaletik.