Marrazkiak Luken Arriola eta Manar Ahdadou egindako marrazkiak
JULEN ANSOLAren argazkia, egutegian urtarrileko argazkia izango da
moru
  • Argazki lehiaketan 28 herritarrek (12 emakumezko eta 16 gizonezko) egindako 112 argazki aurkeztu dira.
  • Marrazki lehiaketan LH5eko 135 ikaslek parte hartu dute.
  • Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 4an izango dira, iluntzeko 19:30ean, Aita Agirreko 1. solairuko Areto Nagusian. Argazkien irabazleek 80 euroko saria jasoko dute.

Elgoibarrek 2020ko egutegia egiteko argazki lehiaketaren irabazleak aukeratu ditu. Udalak antolatutako lehiaketan 28 herritarrek 112 argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaian Udaleko eta Kirol Patronatuko ordezkariez gain, Ongarri argazkilari taldeko Jokin Martinez eta Maite Maiora kirolaria izan dira. Epaimahaikideek 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

Aurtengo gaia “Kirola Elgoibarren” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izan da. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH 5eko 135 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.

Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 4an izango da, iluntzeko 19:30ean, Aita Agirreko 1. solairuko Areto Nagusian. 

Argazki lehiaketako saridunak

  • José Ramón Cabrera Cid
  • Alberto Fernández Picón
  • Asier Orbea Ostolaza (2 argazki saritu)
  • Gurutze Ariznabarreta Acha
  • Iñaki Aragón Pérez (2 argazki saritu)
  • Jabi Leon Casado Maite
  • Loiola Zelaia
  • Julen Ansola Irureta (3 argazki saritu)
  • Oier Ramos Miguel

 

Marrazki lehiaketako saridunak
  • Yerai Tavares Teixeira
  • Iago Fernández Juaristi
  • Nahia Álvarez Ávila
  • Olatz Garate Osoro
  • Laura González Jurado
  • Manar Ahdadou Ahyayouch
  • June Mosquera Arenas
  • Sare Azpiazu de la Arada
  • Gorka Sota Rodríguez
  • Luken Arriola Alberdi
  • Elene Fernández Garate
  • Josu Bastida Diez