ate irekiak

Irailaren hasieratik Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak martxan daude, izan ere, orain arte  zerbitzuok ezagutzen ez zituzten haurrek eta nerabeek aukera izan dute bi instalazioak bertatik bertara bisitatzeko.

Oraingoan, haur eta nerabe hauen guraso, tutore, hezitzaile eta irakasleek eta orohar zerbitzu hauek ezagutu nahi dituen edozein herritarrek ere izango du aukera. Horretarako, urriaren 8an Ludotekako ate irekien jardunaldia ospatuko da, 18:00etan eta urriaren 9an, aldiz, Gaztelekukoa, 19:00etan. Lokalak bisitatzeaz gain, zerbitzu hauetan nola lan egiten den azalduko da eta bertako hezitzaile taldeak aurkeztuko dira. Bukatzeko mokadura bat eskainiko da. Halaber, Ludotekako bazkidetza egin nahi dutenentzat bertan emango da informazioa eta umeentzako ekintzak antolatu dira: ohe elastikoak, ponpa erraldoiak egiteko jardunak, aurpegia margozteko tailerrak, etab.