Euskadiko III txapeletaren sarituak

Larunbatean, irailak 28, Debabarreneko 8 eta 16 urte bitarteko 75 gaztek (23 neska eta 52 mutil) hartu zuten parte Elgoibarko Ikastolan ospatutako Euskadiko III. Hezkuntza Robotika Txapelketan.

Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin, eta hainbat erakunderen laguntzarekin (Spri, Gipuzkoako Foru Aldundia, SD Eibar Fundazioa, Laboral Kutxa eta EPC enpresa) sustatutako ekimenak 90 ikusle bildu zituen eta aurten erronka berriak ezarri dira gazteen artean sormena eta soluzio teknologiko berritzaileak garatzeko gaitasuna sustatzeko.

Proba anitzen ondoren, 13:00ak aldera, Ane Beitia, Elgoibarko alkateak;  Imanol Lasa, Aldundiko Ekonomia sustapeneko diputatuak; Oscar Alberdi, SPRIko kideak; Cristina Zumeta, Debegesako Enpresa eta Berrikuntza arduradunak eta Mikel Larrañaga SD Eibar Fundazioko presidenteordeak sariak banatu zituzten:

Reskue:

1.     Las jugadoras (Elgoibar): Naroa Muguruza Iriondo eta Alaitz Pascual Fernández (11 urte).
2.     Urkotronik  (Elgoibar): Urko Migales Garcia, Gorka Aguirre Armendariz eta Gorka Gerrikagoitia Altuna (11-12 urte).
3.     Mandanbot (Elgoibar): Danel Rodríguez eta Manex Arrieta Arrizabalaga (11-12 urte).
 1vs1:

1.     Momobot (Deba): Oier Urbizu usobiaga, Markel Arrieta eta Cristian Patachie (9-10 urte).
2.     Los legendarios (Elgoibar): Eneko Arnaiz Garcia, Unai López de Sabando Tercero eta Iker Elustondo Ramal (7-8 urte).
3.     Kolore Lore (Soraluze): Enara Garitano López eta Irati Unamuno Fernández (10 urte).

Space:

1.     JLA (Soraluze): Laia Martín Calleja, Ane Moya Soria eta Jurdana Viciosa (8-9 urte).
2.     Hirukote taldea (Soraluze): Jone Zubiaurre Unamuno, Oihane Rodríguez Alonso eta Naia Rodríguez (8-9 urte).
3.     Los Fantasmicos (Soraluze): Urko Trebiño Lindemann eta Unai Laskurain López (9 urte).